inprimatu
"Camping"
Izenburua:
"Camping"
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
827.zk.
Orrialdea:
[8]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


"Camping"

 

Aldave, Joaquin

 

 Jaso ditzagun gure biyotzak

 goiz argitzetik zerura.

 Danok zorionez betetziagatik

 iyuak gera mendira.

 Ementxe biarrez nai degu arkitu

 gorputz t'animen onura.

 

 Lenengo gogo bero sutsuak

 izan bitez Jaungoikuentzat.

 Geran guztiyen Jabia da ta,

 artu gaitzala Beretzat.

 Bere on naya gaur eta beti

 izan dedilla guretzat.

 

 Oraiņ pakian ta indar berrituz,

 guazen mendin ibilltzera.

 Mendiyak duten eder guztiyak

 barruraņo asetzera.

 Mendiko izaki guztik, atotze,

 gure begik zoriontzera.

 

 OTORDUAN

 

 Eman zaizugu gaurko ogiya,

 ontasunen Emallia.

 Gu gera zure morroi ta eskale,

 grazi guztin artzallia.

 Bedeinka Jauna, gaurko janarik

 Egiz zera maitalia.

 

 LOTARAKUAN

 

 "Eskerrik asko", illuntze onetan

 danok elkartu ta Zuri,

 artu degu ta gaurko egunez

 mesede ederrik ugari.

 Azken onespen, zure laguntzak

 emaizkigutzu oraiņ guri.

 

 Luen besotan laxter gu danok

 murgillduko gero ongi.

 Pakezko arrotsa izan dedilla

 amets txarretikan garbi.

 Zeruko izarrak, gure partetik

 abestu zuen Egilliari.

 


inprimatu