inprimatu
Bertso eta olerki, biyetatik baneki!»
Izenburua:
Bertso eta olerki, biyetatik baneki!»
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
Orrialdea:
47-48

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Bertso eta olerki, biyetatik baneki!

 

Aldabe, Joakin

 

 Usteko dute askok, biar bada,

 bi gauz berdiņak dirala.

 Itzak osatu ta ongi neurtutzia,

 guztiya ortan dagola.

 Bertsolariyak agertzen baitu

 bertso ta bertso ari dala

 bertsuen oņak ando bukatzen

 zuzen ta juxtu dakila.

 Arrigarrizko etorri bidez

 dana menderatzen dula.

 

 Ongi neurtutako bertso taldan

 esan litezke gauz asko

 batere olerki usai gabiak;

 legor legorrak ziaro.

 Bertsolariyak ari diranian

 batek ataka ta tiro,

 entzunlien artian badago poza,

 ta ez ta izaten angiro.

 Beste aldetik erantzutian...

 zenbat oju, marru, txalo!

 

 Nolako gayak ibilltzen dira

 bertsolariyen artian?

 Erriyarentzat mamitsuenak

 alai ta umore onian.

 Meza nagusi entzun aurrena,

 laxter bazkaltze aurrian,

 edo ta gero berendu ondoren

 ortxe illunabarrian,

 ordun erriya bertsoetarako

 daukagu bere gloriyan.

 

 Izate ituzte motel aldiya

 ta piperrik gabiak.

 Shalsha biziya ta ur mugituen

 ditugu jende zaliak.

 Batzuetan irriz lertu zoriyan

 altxatzen dire bariak.

 Batek mortala, bestiak seko

 Ąa ze nolako aliak!

 Gero bukatu ondoren biyok

 egiņgo ituzte pakiak.

 

 Bertsolariya ariko balitz

 bere kisa bakarrikan,

 naiz eta sartu zeru ta lurrak,

 naiz eta abestu ederrikan,

 ezlueke askok alaitutzeko

 arkituko an gatzikan.

 Bertso eder ta zoragarriyak

 egiz izanagatikan,

 erri geyenak ez du gogozkua,

 ta jun liteke andika.

 

 Beste bidetik jarraitzen daki

 gozoki olerkarik

 gela txokuan dagola eta

 iņortxo gabe ixillik,

 edo menditan dabillenian

 Uda-berriz txoraturik;

 ikuste itunian negun elurrez

 bazter guztik zuri-zurik,

 izotza ta orma, zerua izartu,

 izate eder, maitagarrik.

 

 Olerkariya asko ta askotan

 bakar xamar dagonian,

 ibilliko da noiz nai igeri

 neurri gabe zorionian.

 Badaki iyotzen pentsamentua

 jarriz mendi tontorrian.

 Ikusiko du Jaungoiko aundiya

 lore txiki ta apalian.

 Sartuko re da itsas barrungo

 betiko arrats illunian.

 

 Ixilltasuna maite du egitan

 eziņ ta geige olerkarik.

 Bakartasuna baņon obia

 etzayo iņungo lagunik.

 Denbora goxo igarotzeko

 ez du iņoren biarrik.

 Bere biyotzian ezdago iņontzat

 ikusi eziņ pozoyarik.

 Danak ikusi ta maite ditu.

 Ortan ezdauka neurririk.

 


inprimatu