[Kopletan]
Lopez, J.M. - Zelaia, I.
Kopletan hasi behar
saio hontan zehar,
luzean ezin det
motxean ein behar.
Honek esan duena
da gauza kaxkarra,
gizon itxura hartu nahi
ta utzi du bizarra.
Txorakeriaz hemen
ez nekin ibili,
nekin makina eingo
gaurkoan kixkali.
Alper alperrik hemen
hainbat berriketa,
makinaren hasteko
ere ez dek eta.
Bizarra nola ate
nahibadek jakin,
hik ere igurtzizak
oilo zirinakin.
Gogorikan ez daukat
bizarra uzteko,
gero lana asko baita
horixe mozteko.
Ikusten al dezute
gaur honentxen planta
bizarrik ezin ate
gizona ez data.
Bizarrakin gizona
dela honek dio,
gero oiloak baino
gutxigo balio.
|