inprimatu
Bera'tar Iņazio Larrmandiri, agur maitekor bat
Izenburua:
Bera'tar Iņazio Larrmandiri, agur maitekor bat
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
587.zk.
Orrialdea:
[3]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bera'tar Iņazio Larramendiri, agur maitekor bat

 

Aldave, Joaquin

 

 Basurko Irungo olerkariyak

 bertso polita batzuetan

 jartzen du Iņazio Larramendi'tar

 goratuta zeruetan.

 Diyot nik arrazoya badula;

 dabill oso egiyetan.

 Ori ta geigo merezi digu

 Bera'tar onek benetan

 izan dalako agitz zintzua

 bere gauza guztiyetan.

 

 Larramendi'tar Iņazio jauna,

 gizon ospetsua zu zera.

 Joya ta bizi zeran erriyak

 izen ederra du Bera.

 Kristau jatorra ezautu zaitut

 ta ez makala ta bera.

 Aintziņetikan elkar lagunak

 gu biyok izanak gero.

 Egiya data jende guztiyak

 dakite noski sobera.

 

 ĄZenbat urtetan aritu zeran

 Berako elizen koruan

 Jaunari kanta goxok abesten

 Seraphiņ baten moduan!

 Zuk oiņ ederki egiņdakua

 daukat betiko goguan.

 Sari bikaņa artuko dezu

 bere garaya orduan

 mundua utzi ta sartzerakuan

 irauzitako zeruan.

 

 Gizon bromosua iņun bazegon,

 testok zekizkiņ ugari;

 ixtori zarra ta ixtori berri

 eragiņazteko irri.

 Amaika, alditan jarzen giņuzen

 lertzeko zoriz ta larri.

 Nastuko zitun agitz poliki

 elkarren arten zar berri.

 Urari ura ta ardori ardo,

 bildur gabe egiyari.

 

 Parnase mendin egona zera

 olerki eskola ikasten.

 Olinpon ere ikasi zendun

 ezti zumua edaten.

 Trebia zera ta oso azkarra

 itzak poliki neurtutzen;

 pitxi berexi, zoragarriyak

 errax ta beila ikusten.

 Biyotz biyotzez, adixkidia,

 zaitut estu besarkatzen.

 

 Lenera nua, Iņazio lagun;

 guazen eleizko korura,

 Zure abestik iyotzen ziran

 Jaun aundiyaren Tronura.

 Santu guztiyak arkitzen diran

 zorion beteko lekura.

 Oraindik ere nere belarrik

 alako boza doņura

 jarriyak daude ta atsegiņ zaizkit

 Zu ziņan, Ąbay!, Aingeru ura.

 


inprimatu