inprimatu
Abuztuaren 31. Donostiari, 1813-1888
Izenburua:
Abuztuaren 31. Donostiari, 1813-1888
Sinadura:
Lopez Alen, Franzisko
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lopez Alen, Franzisko

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
19
Alea:
Orrialdea:
185

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Abuztuaren 31. Donostiari, 1813-1888

 

Lopez, Franzisko

 

 Bear batek gaur zugan jarririk

 Pentsamentubak narama,

 Nere gogoan daguelako

 Oroigarrizko eguna:

 Biotz gogorra izango nuke

 Detan bezela biguña,

 Ez banintzake gogoratuko

 Gaur zutzaz geyen geyena.

 Igaroturik zenbait denbora,

 Urtiak juanagatikan,

 Etzerade juan egun ontan zu

 Iñoiz nere gogotikan;

 Eta gañera ikusten zaitut

 Banintz bezela orduan

 Gauza bat guchi ta urrutiyan

 Ikusten degun moduban.

 Laño illunak estalitzen nau

 Zerbait ikusi nayian,

 Autsa ta kia, sutunp soñuba

 Nastuturikan aidian;

 Negar-samiñak, ikara, suba

 ¡Eta zer gauzak artian.......

 .............................!

 Itzakiñ eziñ esan nezake

 Euskara manchik gabian.

 ¡O!... Nere Jauna guztiz maitea

 Eta ongille danena,

 Ara kantari zure seme bat

 Erriaren oroipena;

 Ez da odola gorputzen zañak

 Gaur bustitzen ditubena,

 Baizik negarra legor gabia

 Ordutik datorkiguna.

 Aur nintzanean esaten ziran

 Nere amonak-frankotan

 Magalchoan ¡ai! nolako gauzak

 Gerta ziran Donostian;

 Ordu ezkero iñoiz gogoak

 Ez nau eman pakerikan

 Eskeñi nairik oroitz bat zuri

 Biotzaren barrendikan.

 


inprimatu