Xalbadorri
Lopategi, Jon
Agur tristea egin zenigun
omenaldiko egunez
ta hona berriz inguratua
gizon, andere eta umez.
Bizkaian erein ditut, Xalbator,
zure zenbait azken amets.
Sortuko diren lore ederrekin
gaur egiten dizut promes:
urte guztitan etorriko naiz
Urepelera erromes.