inprimatu
Mundu hontako justizia ere
Izenburua:
Mundu hontako justizia ere
Sinadura:
Lopategi, Jon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lopategi, Jon

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1273.zk.
Orrialdea:
60

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mundo hontako justizia ere

 

 Mundo hontako justizia ere

 hain gertatzen da urria

 gutxien uste dugun garaian

 bait dator gaitz bihurria

 munduan dagon goi altuenari

 hartu nahiean neurria

 hona bikote oso zalea

 martxa haundian jarria

 baina berela buka zitzaigun

 ilusioen argia

 hau da ene aldarria

 minbera eta larria

 lagunarekin biok genduen

 Everesten egarria

 azken boladan hola galtzea

 ez al da negargarria

 

 Ondo betea jarri genuen

 jan edaritan saskia

 subentziotan hornitu ere

 ibilera garestia

 bion bihotzak sentitzen zuen

 esperantzaren izpia

 Everest gaina ia eskuan

 ibilera amestia

 baina ozpina agertu zen da

 aienatu zen estia

 hargatik nire abestia

 sentimendutaz bustia

 Everest punta genun ametsa

 hura gendun eguzkia

 baina laguna eroritzean

 itzali zaigu guztia

 

 Jarraitu nahita jarraitu ezin

 bihotza jarri zait armin

 zeinek pentsatu gure irteran

 guretzat hainbeste lorrin

 galdu ditugu lagunarekin

 gure hainbat amets gordin

 hala ta guztiz Everest berriz

 jarri zaigu argi urdin

 ez ninteke ni bide erdietan

 gelditu inola erkin

 ez naiz sentitzen atsegin

 baina segitu nahi berdin

 punta hortara ailegatzeko

 saiatuko naiz behinipin

 lagunaren ta nere izena

 bertantxe idatzi dadin

 

Jon Lopategi


inprimatu