Maitemindua
Lopategi
Illunpietan aurkituten zan
nire barneko leizia,
arik eta zuk ipiņi arte
kurtseluari txispia.
Adimena dot kurtselu ori,
biotza zan illunpia.
Ai, bai atsegin maitasunaren
kabi artan bizitzia!
Kurtselu batek egian argi,
biona zan orina,
bien garretik gorantza joian
garbi, zuri ke laiņua.
Maite zindudan, maite ninduzun,
gaiņetik zala Jainkua,
biotz guztiak egin ebazan
maitasun iturburua.
Nundik sartu zan aize zakarra,
irrintzi otsian, nundik,
kurtseluaren argia itzali
ta illuna biurturik?
Amesa ei zan, ta amesak
ez omen dau iraupenik.
Ai, arrezkero kurtxluak be
eztau nai beste argirik!
Maitasunaren leiatillatik
lenengoz begiraturik,
mundu barri bat idoro neban
enekusana ikusirik.
Geroztik nire begi leioai
eztamotset garrantzirik;
aragi dira t'eztarakuste
alako ames mundurik.