inprimatu
Iturri gogoratuz
Izenburua:
Iturri gogoratuz
Sinadura:
Lopategi, Jon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lopategi, Jon

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
624.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Iturri gogoratuz

 

Lopategi, J.

 

 1)

 

 Nire etxetik berantz jatsi ta

 errekatxu bat igaroz,

 beste aldeko malda igonik

 Iturrin etxean gagoz.

 Amaika bider eindako jira

 umore onaren gogoz,

 nayago nuke gaur ere gauzak

 len bezin alai balegoz.

 

 2) 1

 

 Jai egunetan, beiak zainduaz,

 errekatxuan biderdi

 alde banatan tente jarrita

 bere ur garbien guardi,

 ibai ertzetik ibai ertzera,

 eutsok au, eldu orreri,

 pulamentuen truke bagendun

 naiko kopla ta komeri.

 

 3)

 

 Urte aietan zeukan Iturrik

 bere «vespa» famatua,

 nikin ez bazan nesken batekin,

 beti bikin zamatua.

 Aren gañean pasiatu zan

 bikote ain armatua,

 Txorierri ta itxasaldean

 geyenbat estimatua.

 

 4)

 

 Gaur ere sarri sentitzen naiz ni

 lengo ur aien egarri,

 baña joanak joan ziran da

 Donostiakoa barri.

 Omenaldi bat ein gura dautse

 adiskide maite arri...

 Eskerrikasko Gipuzkoarrak,

 an izango nok, Iturri.

 


inprimatu