inprimatu
Itsasora ni sarri ekin nuen gira
Izenburua:
Itsasora ni sarri ekin nuen gira
Sinadura:
Lopategi, Jon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lopategi, Jon

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2038.zk.
Orrialdea:
4a

Itsasora ni sarri ekin nuen gira

 

Lopategi, Jon

 

 1

 

 Itsasora ni sarri ekin nuen gira

 Begira zer dudan gaur saritzat segida

 Neure ezin honetan hau da ikusmira

 Begiratu nahian itsaso argira

 Lehiotik olatuei jarri naiz begira

 Otsak entzuten ditut bainan urruti dira.

 

 2

 

 Lehenago beti arrantzan gogoz egun ta gau

 Hortan zaindu nituen zenbat euskal arau

 Eta zaletasunak oraindik badirau

 Baiua errelitatez gixaxo honek badau

 Orain aditutzean olatuen ots hau

 Burutik oinetara dardaran jartzen nau.

 

 3

 

 Ezagutu nituen hainbat itsas-bazter

 Denen buru bezala eskuin eta ezker

 Orai nauke bainan ez nezake ezer

 Zaletasunez ezin hil artean asper

 Nire hilletatara bazentozte laster

 Errezatu Beltzari hiru Pater Noster.


inprimatu