inprimatu
Aupa, Orio'ko estropalariak
Izenburua:
Aupa, Orio'ko estropalariak
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
786.zk.
Orrialdea:
[10]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aupa, Orio'ko estropalariak

 

Aldave, Joaquin

 

 Gure Euskal erriko eder ziran estropak

 argal agertzen ziran jantzita eriotz erropak.

 Irintsi eziņ zituzten porru saldaren zopak.

 Aurten bulartsu altxa - ta gogoz artu dituzte

 ollo salda, okela, biņa kafe ta kopak.

 

 Jeiki zaizkigu berriz estropada aldiyak,

 luze igaro ondoren naigabe ta larriyak.

 Jarri dituzte sendo bikaiņ zimendu arriyak.

 Ainbat koroi loratu emendikan aurrera

 jasoko ditu, noski, Orio'ko erriyak.

 

 "Emen gatozti" esatian emengo arraunlariyak,

 ernai nun nai zegozten belarri ta begiyak.

 Aintziņetik zeuzkaten emanak agiriyak.

 Danok zekiten ongi Orio azaltzen ba'zan

 ikusteko giņala gauza arrigarriyak.

 

 Urriak baņo geigo baliyo dun kemena,

 goratu dezu egoki Orio erri izena.

 Ez da izango -diyot-, ez, noski, au azkena.

 Urtek datozti berriz. Pixtu sugar indarrez,

 iizali gabe iņola zure itxaropena.

 

 Auzo t'erbeste daude Orio'ri begira,

 atera ditulako gauz on asko argira.

 Nun-naitik datoz jendek gure bizi kabira.

 Izan zan kaxkarrena. Bere etorkizunak

 diz-diz argituko du txinpart argiz lurbira.

 

 Zuretzat, Sarasua, nere omen apala.

 Ongi dakizu, noski, naizela agitz argala

 Patroi izugarriya, etzera, ez, makala.

 Zure lagunarekiņ elkartu t'artzazu

 besarkada estua, ta diruz... eska ala.

 


inprimatu