Hara ta hona daramatzate
Lopategi, Jon
Hara ta hona daramatzate
gure hainbat preso lerden
lagunengandik urrundu eta
mila tortura nabarmen
Heuren guraso ta senideak
galdezka ditugu hemen
piztien joko zikinen kontra
zenbat abertzale gauden
Hortaz ez dira asko kezkatzen
gure zenbait agintari
eta Frankoren herederoak
ezin lasaiago ari
Egurra errez ematen zaio
gatibu dagoenari
baina martiri horiei esker
zutitzen doa Euskadi