Auldadiaren medioz zutik egoteko gauz ezdanarentzat: ollo salda. Estropak goi mallera altxarazteko: dirua; dirua, ta dirua
Aldave, Joaquin
Iizali dira aurtengo estropak
urraturik ur bidiak.
Zoraturikan utzi dituzte
erri ta erbeste gendiak.
Ase dizkigueberen goguak
eder ta onaren zaliak.
Aurtengoz, noski, gelditu dira
itxirik beren atiak.
Emango ditu bere emaitzak
onez datorren urtiak.
Txapeldun aurten gelditu zaigu
Ondarrabiko erriya
irabazirik garbi ta, jator
izen aundi, mereziya.
¡Bejoundizuela, gazte
kementsuk!
Artzazute zuen sariya.
Urrengo urtian beste
ainbesteako
dago atia idekiya.
Eman dezute bizkortasunen
eguzki antzeko agiriya.
¿Zeiñek esan du Euskal Erriyan
estropak galdu dirala?
Aize berriyak ote ditugun
diot sospetxten detela.
Altxarazteko bide ba dago:
Diruz laguntzen zaiola.
Mutill aukera zeiñ baño obien
badago emen egur ola.
Orio erriyak jarri lezake
ar los iraunkor orrela.
Len ere askotan esana uzti det:
Estropak altxarazteko,
bide onena, nagusiyena.
txiñ-txiñ dala lenbiziko.
Sari exkasa ta desberdiñak
ez dira asko zaletzeko.
Ortik sortzen zan giro txarrena
gaztek ozturazitzeko.
Benga dirua sari onetan
denak berriz berotzeko.
ORIO gaberik irauten dute
jokaerak galdu gabe.
Amaren seme, aukeran onak
nun nai ta ugari badaude.
Bañan erri au agertzen bada,
shalsha berezi badute.
Orio izenak erri guztiyak
airen jarriazi dituzte.
Ta... ¿nork orduan estropa jaia,
¡ja, jai!, desegiñ lezake?