inprimatu
Hizkuntza unibertsitatean
Izenburua:
Hizkuntza unibertsitatean
Sinadura:
Lopategi, Aritz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lopategi, Aritz

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1188.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Hizkuntza unibertsitatean

 

Lopategi, Haritz

 

 1

 

 Euskal estudianteak

 hau dugu gakoa

 euskaraz ikastea

 da gure botoa

 unibertsitatea

 ĞEuskal Herrikoağ

 baina izena soilik

 ez dugu nahikoa

 

 2

 

 Aldatu beharrean

 gaude hau zeharo

 bide honi jarraituz

 gureak akabo

 euskera kalean be

 sendo ez badago

 unibertsitatean

 oraindik txarrago

 

 3

 

 Gure amets guztiak

 hor dihoaz hegaz

 euskaraz ikastea

 ez daukagu erraz

 ezin konforme egon

 dagoen aukeraz

 ehuneko hogeia edo

 bakarrik euskeraz

 

 4

 

 Euskalzaleentzako

 pixka bat errena

 unibertsitatean

 hau da dagoena

 gehiago eskatzea

 da orain hurrena

 ikasle denok egin

 behar genukeena

 

 5

 

 Sarri bota gaituzte

 denok pikutara

 baina gure hizkuntza

 ezin dugu laga

 ikasketa denetan

 nahi dugu euskara

 ikasle euskaldunon

 eskubidea da

 

 6

 

 Beraz denok egingo

 bagenu burruka

 arazoa gelditu

 leike konponduta

 euskaldun ikasleek

 denok bat hartuta

 euskarazko bideetan

 matrikulatuta

 


inprimatu