Amonatxo!
Aldabe, Joaquin
Amona zarra bizkar makurrak
mendira artu du bidia.
Ordeka ez noski ez bada malda
luze, gogor ta pikia.
Eguneroko lantegi bera:
Arbazta egurra jextia.
¿Nolaz, amona, zuaz orrela,
amona zorra maitia?
¿Ez al da oraindik zabal ideki
zure zorionen atia?
¡Goruntz bazuaz estu ta larri;
auxen badezu nekia!
Bide txiorra estua da ta
larraz dago estaliya.
Pausua ematen ez da erraza:
ateratzen da izerdiya.
Alako baten lurrera, ¡damba!
¿Ainbaste du mereziya?
Noizbait eldu da amona zarra
mendi gallur goyenera.
Arri gañian exari eta
begira dago ingurura.
Gero burua goratu eta
begiratzen du zerura.
Zeru ederra, urdiñ-urdiña
garbi-garbiyen tokiya
ibai daukazula irabaziya
zure lanaren sariya!
Otoitz xamurra ezpañetatik
sortzen zayo pozgarriya.
Berriro bera begiratzen du;
berriro bera,lurrera.
Negarrez dago ase eziñik
ume zurtzaren antzera.
Iñun badago errukarririk,
amona maite, bozera.
¡Ainbat orantzak zulato dute
bere biyotz maitekorra!
Ainbeste seme azi ezkeroz
ardaintzat utsun legorra.
¿Nun dira semek? Atozte, atozte
bada oraindik denbora.
Artzen du amonak zama egurra
bere sorbalda gañian.
Abitu zaigu goitikan bera
neke samiñen nekian.
Emen makurtu ta gero zutu,
oñaz bide lokarrian.
Egarritu da, ta ara nun ¡ene!
arkitzen dun atsegiña.
Ur garbi preskok kenduko diyo
sukarren idor larriya,'
antxen dago ta bide bazterren
agor gabeko iturriya.
"Eskerrak, Jauna, biyotzetikan;
artu det ta mesedia.
¡O zeñen oma zeran egitan
nere Jabe Egillia.
Betor ni gana bete betian
zure iraunkor graziya.