Ara anaia zeuk egin zendun
Lizaso
Ara anaia zeuk egin zendun
ustez gustoko aukera
eta etxetik irten zenduen
zuk mundua ikustera
Parisen zaude ematen dizut
eskale baten tankera
berriz etxera huaten orain
lotsatu egiten al zera?
Ez du kalterik hobean bila
mundurik mundu joatiak
harrokeriak ekartzen ditu
oztopo eta kaltiak
gizona ez du inoiz bajatzen
galtzen ere jakitiak
zabalik daude aman besoak
eta etxeko atiak.
Paris aldean daramazkizu
egun gogor ta lizunak
orain aparte garai bateko
adiskide ta lagunak
zoaz etxera jan eta edan
jantzi erropa txukunak
hori ta geio barkatuko du
bizia eman zizunak.