Ama!
Aldave, Joaquin
Logalez il ta seask onduan
ama exerita dago.
Auzoko jendek daude bitarten
pakezko atsegiņetan lo.
Seme bakarra eritu zaio:
gaitz luzek eraso dio.
Sukar zitalak dio lapurtzen
begi ederren argia.
Laiņobeltz beltzak illuntzen dute
umetxo onen arpegia.
Etxe guztia argitzen zuna,
laxter, Ąene! itzalia.
Ama negarrez zerura deika,
Izan dezan errukia.
Ba-dauka gajok aspalditikan
lo gozo pusken premia.
Negar t'otoitzak elkartzen ditu:
dago estu, eroria.
Ixill-ixillik daude bazterrak
gau erdiko denboretan.
Ez da entzuten mar-mar aundirik
ardandegi ta kaletan.
Txakurra zaunkaz bakar-bakarrik;
gero oillarra auzoetan.
Txoro ametsa ta iduripenak
nastutzen dute umia.
Lapur ta ijitok ostu diyote
maitia dun arkumia.
Erratetaņo sartu re gero
zorroztutako burnia.
Otsua debil bere inguruan;
sugek orobat onduan.
Bildurraz dago bilduko ote dan
baten bat bere lepuan.
Karraxi egiņ nai, eta eziņ.
ŋNora igesi orduan?
Jetririk amak bustitzen ditu
umen ezpaiņ kiskalliak.
Aspertu gabe emten dizka
musu, laztan ugariak.
Seme maitia suspertzen zaio,
ta uzten dio egarriak.
Amatxo gero exeri eta
gelditzen da lukartuta.
Semia berriz obeki da ta,
laxter degu sendatuta.
Lotan dagola ikusten ditu
bazter guztik loratuta.