inprimatu
Baserritarrei
Izenburua:
Baserritarrei
Sinadura:
Lizaso, Kosme
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lizaso, Kosme

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
615.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Baserritarrei

 

Lizaso, Kosme

 

 -1-

 

 Sei edo zortzi bertso jartzeko

 esan didate mesedez

 eta nik berriz ez nekin nola

 esan nezaiokean: ez

 nekazaritaz asko oroitzen

 dan gizon bati ez errez

 ta esan zidan baserritarrak

 jarritzeko irriparrez.

 

 -2-

 

 Ai Gipuzkoar, Bizkai, Nafarro

 eta Arabar maiteak

 ez du balio zerbait jakinda

 ixilikan egoteak

 Gu izan gera asko eginda

 poltsikutik arloteak

 ba omen datoz orain artean

 ez bezalako urteak

 

 -3-

 

 Orain arteko irabaziak

 izan ditugu apurrak

 orregatikan gure patrikak

 egongo dira zimurrak

 ta orain berriz entzun ditugu

 berebiziko zuzmurrak

 errenta ona emango dula

 erabiltzen dugun lurrak.

 

 -4-

 

 Nik au jartzea zenbaitentzako

 irudiko da aundiro

 baiņa pentsatzen jarri zaitezte

 lagun maiteak astiro

 zenbaitek gogoz eman dizkio

 baserriari lau tiro

 baiņa lurrari eldu bearra

 ementxe dugu berriro.

 

 -5-

 

 Len dagoena berritu edo

 elkarte batzuk egiņik

 ez da izango baserrietan

 len ainbat bizi eziņik

 ez da faltako egiten dugun

 laborearen ordaiņik

 gosea dator, danok irentsi

 bear gaitula gordiņik.

 

 -6-

 

 Bizkaiak ditu lurralde onak

 Nafarrok bikain askoak

 Arabak ere ordeka aundiak

 gutxiago Gipuzkoak

 izan gaitezen burutsu eta

 lanerako tajuzkoak

 bazetorkiguk garaia eta

 esnatu maiorazkoak.

 

 -7-

 

 Ez dut esango nekazaritza

 aberastasun danikan

 baiņa bestetan ez da izaten

 olako aize onikan

 aurtxoak ere obeto dira

 kirats txarrik gaberikan

 bizimodua izan ezkero

 ez da orrelakorikan.

 

 -8-

 

 Baserritarra bizi liteke

 oso txukun eta apain

 gosetearen erremeioa

 etorriko da gure gain

 gu lanerako beti prest gaude

 leen bezelaxe orain

 opa bazaigu giza itxuran

 geurok bizitutzeko lain.

 


inprimatu