ĄAita!
Aldabe, Joakin
Egiņ lo, seme, arren egiņ lo
amen magal epelian.
Ikusten ditut zure begiyak
altxa eziņik nekian.
Lo goxok artu zaitzala onez
ontasun on itzalpian.
Laxter aitatxo etorriko da
bere lantegi lekutik.
Illun artian zegola jun zan
eta dator itsasotik.
Bereala emen da zu ta ni gana,
ezdauka beste atsegiņik.
Zenbat nai gaitun ez da mingaņik
iņola esan lezakenik.
Maitetasunen iturri zaņa
datorkiyo biyotzetik.
Emago luke bere odola
gu biyoren ona gatik.
Bere oņaren otsa kalian
erraz-erraz igertzen da,
nola datorren azkar ta zuzen
bere maitiarengana.
Ez da lagunik lotuko dunik.
Kabin dauka atsedena.
Besazpiņ dakar bere otarra
arrai ugariz betia.
Aztu zaizkiyo itsas zaparrak.
Ąoraintxen jo du atia!
Laxter laztanez urtuko digu
maite dun, bakar semia.
Gure itxian irurok gera
kristau sendi ispillua.
Ainbat lekutan ez da arkitzen
ez bada orru ta ixtillua.
Jesus, Jaun maite, eman zaiguzu
bake sendo betikua.
Lo, lo, semetxo, lo, lo, maitia
gurasuen poza zerana.
Ta zu, Amatxo, Andre Maria,
atoz gogoz guregana.
Eskeintzen degu opari garbiz
geyen guk maite deguna.