inprimatu
Aita!
Izenburua:
Aita!
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
571.zk.
Orrialdea:
[8]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aita!

 

Aldabe, Joaquin

 

 Egiņ lo, seme, arren egiņ lo

 amen magal epelian.

 Ikusten ditut zure begiyak

 Altxa eziņik nekian.

 Lo goxok artu zaitzala onez

 ontasun on itzalpian.

 

 Laxter aitatxo etorriko da

 bere lantegi lekutik.

 Illun artian zegola jun zan.

 eta dator itsasotik.

 Bereala emen da zu ta ni gana.

 Ez dauka beste atsegiņik.

 

 Zenbat nai gaitunez da mingaņik

 iņola esan lezakenik.

 Maitetasunen iturri zaņa

 datorkiyo biyotzetik.

 Emango luke bere odola

 gu biyoren ona gatik.

 

 Bere oņaren otsa kalian

 erraz-erraz igertzen da,

 nola datorren azkar ta zuzen

 bere maitiarengana.

 Ez da lagunik lotuko dunik.

 Kabiņ dauka atsedena.

 

 Besazpiņ dakar bere otarra

 arrai ugariz betia.

 Aztu zaizkiyo itsas zaparrak.

 ĄOraintxen jo du atia!

 Laxter laztanez urtuko digu

 maite dun bakar semia.

 

 Gure itxian irurok gera

 kristau sendi ispillua.

 Ainbat lekutan ez da arkitzen

 ez bada orru ta ixtillua.

 Jesus, Jaun maite, emanzaiguzu

 pake sendo betikua.

 

 Lo, lo, semetxo, lo, lo, maitia,

 gurasuen poza zerana.

 Ta zu, Amatxo, Andre Maria,

 atoz gogoz guregana.

 Eskeintzen degu opari garbiz

 geyen duk maite deguna.

 


inprimatu