inprimatu
Xenpelar bertsolari ospatzuaren oroimenez
Izenburua:
Xenpelar bertsolari ospatzuaren oroimenez
Sinadura:
Litargi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Litargi

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
9.zk.
Orrialdea:
51

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Xenpelar bertsolari ospatzuaren oroimenez

 

Litargi

 

 1

 

 Xenpelar bertsolariya

 Gizon leyal ta argiya (bis)

 Kristau zintzo garbiya

 Adimenez larriya

 Bertsok eratzen yagua

 Errenteriyan jayua.

 

 2

 

 Erri onetan jayua!

 Oyartzun'en batayua (bis)

 Laster bertsoz sayua

 Irrintzi ta oyua

 Egiņ zuben alegiņa

 Bereskua zuben griņa.

 

 3

 

 Aurten oroimen garriya

 Orman  daukate jarriya (bis)

 Apainduaz erriya,

 Bere izen argiya

 Etxe bizitutakuan

 Euki dezagun goguan.

 

 4

 

 Idatzita dago orman

 Xenpelar bertsolari zan (bis)

 oberik ezin izan

 Karrika enparantzan 

 Alaitasuna jartzeko

 Gaur arriya ordaintzeko.

 

 5

 

 Jakinduri adimena

 Argiya eta zuzena (bis)

 Jainko berak emana

 Gogoz egiņik lana,

 Sayatu zan goratutzen

 Urtzi jabia aintzatzen

 

 6

 

 Paperan azken epaya 

 Idazten  egiņik saya (bis)

 Jarriaz arrazoya

 Azkeneko garaya

 Etzala txantxetakua

 Jolasen aztutzekua.

 

 7

 

 Bertso berriyak botatzen

 Etzun iņork azpiratzen (bis)

 Baita paperan jartzen

 Gure Jauna goratzen

 Santu bizitzaz batera

 Oberik ezin acera.

 

 8

 

 Etorkizuna ikusi

 Bertsotan adierazi, (bis)

 Alkar maitatzen asi

 Nairikan zuzen bizi,

 Pakia zuben eskatzen

 Iņor galdu ez gintezen.

 

 9

 

 Euskal-erriya goratzen

 Bertsuarekin sayatzen (bis)

 Iņork etzuben austen

 Zintzo bikain botatzen

 Nuntzan beste bat obia?

 Bera zan jaun da jabia.

 

 10

 

 Iparragire abilla

 Omen zebillela billa (bis)

 Etzeguela illa

 Onuntz ager zedilla

 Laster zion gastiatu

 Bertsotan nai bazun neurtu

 

 11

 

 Betroi eta txerriyari,

 Gizon emakumeari (bis)

 Bertso berriyak jarri

 Alaitasuna sarri

 Askori ziyon ematen

 asten zanian abesten

 

 12

 

 Biltzeko alkarrengana

 Anayak anayarena, (bis)

 Zala gauza zuzena

 Maitatzea onena

 Lenbizi Jaun Goiko ona

 Euskal erriya urrena.

 


inprimatu