Patxi ta on Inasio
Litargi
1
P. Adizu, Iņasio, entzun egidazu
erretzeko goguan arkitutzen nazu,
laguntzelko asmuan arki bazera zu
pipa piskabatian eman beer dirazu.
2
I. Laguna ezin utzi orlako premiyan
neroni gerta neike urrena agiyan
pipa igeltzuzkoa len zan korobiyan
orain jarri ezazu espaņen erdiyan.
3
P. Pipa jarri ezkero espaņian utza
ezin atera neyo ke zuri naiz beltza,
biyotz oneko gizon lagun zar portitza
ekatzu tosa ere betetzeko onuntza.
4
I. Belar gutxi da, baņo tori zu laguna,
orain ezagutzen det premiya dezuna,
Jauņgoikoak egiņa orlako gizona
zeriak aitu eta gero besterena,
5
P. Auxen da gertaera ez daukat surikan
ez pospolorik eta aingutxi dundikan
sutu gabe nik ezin atera keikan
au ere emai dazu gaurkua gatikan.
6
I. Espaņa'k badituzu gogua sendua,
birika bikaņakin ederra aspua,
zail da gaur billatutzen batzu aņakua
bestena erretzeko mutilla bapua.
7
P. Pipa eman dirazu, belarra urrena,
pozez begira zaude tximinayarena,
auxen da aberatzat egin bear dutena
erukitubaz beti langilliarena.
8
I. Aberatzai kentzeko daukazute griņa
besteren bizkar nai dantzatu agiņa,
nola eite eztuten zerentzako diņa
zurrupatzen sayatu guri alegiņa.
9
I. Aberatzak kentzeko berak dira trebe
Jainkuaren esanaz oroitu gabe
urkua maitatzia berentzako obe
orain atzerritarrak dira Jaun ta Jabe.
10
I. Goikuari bigira bekuakin nastu
eta ezkertarrakin noiz naiz elkartu
len pakez bizi giņan eginda aldatu
kristau bizi bidea dalako urratu.
11
P. Ezin batu gindezken zuek ez artzera
zeok saya ziņaten berak ekartzera,
merkiago zirala ta artu etxera.
seme euskaldun onak botarik atzera.
12
I. Zuen artian ere egiņaz zabartu
beste batzuen gana giņaden beartu
obeak ziralako ber oriyek artu
eta ziri ustela orrela da sartu.
13.
P. Euskal erriya asko dabil mingaņian
naiz erdelduna asko artuba lanian,
orain poltza astintzen asi diranian
agertutzen zerate beren bildurrian.
14
I. Gure aurreko aitak ederki lanian
sayatu bai ziraden egun da gabian,
orain guk ondasunak bidezuzenian
ayen lan sari ona dek ordu onian.
15
P. Lengo zarrak ibiltzen ziraden laguntzen
gauza bat bestiakin alkarri ordaintzen,
orduban dirubakin ezer gutxi baitzen
orregatik alperrak zail zuten bizitzen.
16
I. Biziyoz josirikan zerate arkitzen
ikasi ber dezute obeto bizitzen,
lana egin bai baņa diruba gordetzen
ikasitako gutxi zerate arkitzen.
17
P. Egin baņo geyago nairik zurrupatu
orrela ezin lei Jainkoa maitatu,
besteren izardiya egiņaz txupatu
bizitzen zailtasuna ortik da agertu.
18
I. Zuzen uste okerren zerate agiri
erdeldunakin asko ibilliyaz guri,
gu azpiratze arren baturik berari
gorroto agertubaz gu ta dirubari.
19
P. Lagun urkua maita ez urrutikua
goratu nai badezu gure Jaungoikua,
auxen da aginduba ark emandakua
beraz Euzkuak lenen Euskalerrikua.
20
P. Torizu zure pipa ta guazen pakian
zuen ordez guk ari bearko lanian,
kamelluba ezin pasa lei jostorratzian
kontu zu ere sartu zeruko atian.