Gure ibillerak
Lete, Jesus
-1-
ZERUKO ARGIA'n ni
umore onakin
bertso berriakin,
norbaitek gure berri
nai baleza jakin.
Kastilla'n izan gera
eize asmoakin,
zakur eta kartutxo
sei eskopetakin...
Probetxurik ez degu
botatakoakin!
-2-
Poltsa osatu gendun
asteroko zergaz
pozik eize martxaz.
poz ori berdintzeko
ezer etzan kapaz.
Ederki prestatuak
gorputz eta ankaz
etxetik irten giņan
Pilarica gauaz,
eize gabe etortzeko
nastuta lokatzaz!
-3-
Lau orduko bidea
taxi eder baten
Quintanar'a joaten,
Batzuk erdi lotan da
besteak edaten.
Joxe Mari txoperra
genduan bolanten
ta gu lasai bertsotan
ta txiste esaten...
Ortan kurpilla lertu
ta sartu mats tarten!
-4-
Mats tartetik irten da
berriro aurrera
Quintanar aldera,
kotxea probatzeko
ura zan aukera!
Mercedes'ek artu zun
bolido tankera
ain bizkor ez gerade
joaten lanera,
Jaungoikoari esker
danok bizi gera!
-5-
Pasatuak pasata
eiztariak sasoiz
ari naiz arrazoiz
Quintanar'en lauretan
arten genduan goiz.
Euria goian-beran
tximitx eta trumoiz
eterperik iņun ez,
danok nastuta loiz...
Atertuko dik baiņan
Jainkoak zekik noiz!
-6-
Zazpirak inguruan
eguna argira
ta danok mendira,
akotado'n sartuta
tira eta tira.
Gu ez oroitu arren
guarda bat begira
arek ALTO! eman da
danok erretira...
Eskopetak kendu ta
berriro errira!
-7-
Eiztari ta zakurrak
Ayuntamentura
trixtea da ura!
Gero guarda xar arrek
Legeen lektura.
Deklaraziok artuz
milla eskritura,
dudik gabe orrela
dute an oitura...
Tratatu gaituzte gu
ijito modura!
-8-
Irurak jo zituzten
eta gu barruan
geren amorruan,
milla bider obe zan
eizera ez juan!
Era ortan geundela
au pentsatu nuan:
ŦGauzak aldatu dituk
erabat munduan,
eiztarik kayolan da
eperrak kanpuanŧ!!!
-9-
Multak ordaindu eta
eskopetak utzi
ez da pena gutxi!
Gaur arte ez gaituzte
orrela igurtzi!
Guarda ba-dator onuntz
biar edo etzi
gauza onekin aurrez
ar dezala etsi...
Muturrekoak eman
eta krixmak autsi!!!
-10-
Aitortu bear ditut
gertatutakoak,
danak egizkoak,
baldin laguntzen ba-dit
gure Jaungoikoak.
Burgos'ko kontuk dira
parregarrizkoak
euskaldun eiztariei
an pasatakoak...
Eperrak jan giņuztan
baiņan... LATAKOAK!!!!
-11-
Kastilla jartzen bada
goraņo eperrez
esango det aurrez,
ni berriz joatea
jaunak ez da errez.
Eztare pagatuta
zillar eta urrez
etorri naizelako
zearo bildurrez,
Jexus ez da asiko
an kartutxok errez.
-12-
Azken bertsoan orra
nere bukaera
iritxi zait era
ibillaldi onekin
oroituko gera.
Diruak gastatuta
eiztarik etxera
Kastillan izan degu
milla gora-bera,
orra bertsotan esan
gure ibillera!!
|