Milla beatzireun da
Albizu, G.
-1-
Milla beatzireun da
iruroi ta zazpi
Garagar illak gaur
amaika dauzki
Egualdi ederrez
jo degu donosti
Anotan bertsolarin
billera izaki
bete da gain azpi
an zanak badaki
Ainbeste aitzaki
nola dagon gaizki
gizon bat artutzea
orren garrazki
-2-
Bertan neurtuak dira
amar bertsolari
lenengo saria eman
Uztapideri
bigarrena prantzesai
Xalbador laun orri
bizkaitarra irugarren
degu Lopetegi
gero Lazkao'ri
ta Gorrotxategi
Arozamenarri
odoren Berrobi,
Mattin Madariagaz
da, Mugartegi
-3-
Bederatzitik batek
beartzun aurrena
berezitzen zailla zan
zeintzen onena
Norbait irten bearra
txapeldunarena
Aukeratutakoa
ez bera txarrena
len, ainbat, emana
Batzuk zuten pena
an lertu zan dena
beren itxumena
Urazan txistu otsa
jendearena
-4-
Prantzian Urepelgo
semea Xalbador
zure gana biotza
daukat maitekor
berekoi batzuek
egin zuten gogor
Aize ots aiek ia
jarri ginduzten gor
Baiņa zu, beti, nor
gaiztzetsi gabe, iņor
agertu ziņan or
ausardiz ta jator
Azkenerako danak
zizuten aitor
-5-
Borondate on batez
zu beti kantuan
asten zerade iņork
esandakuan
etxean bazeundeke
bezela kanpuan
Gizatasunarekin
zabiltzan lekuan
oraindaņokuan
Ze, modu gaiztuan
ainbeste txistu-an
Ain trantze estuan
Portatu ziņan oso
era prestuan
-6-
Asi baziran asi
Txistu ta oitua
lerdo batzuek jardun
ziran orruka
Jesukristok egiņan
itxura badauka
Maitasuna eskeintzea
ixekaren truka
etzendula kulpa
bertso batez topa
erantzuna tapa
gero danak opa
merezia zenduen
sari ta kopa
-7-
Bertsoa sartzen bada
emandako gaira
zorrotz bezin giartsu
bere neurrira
Aldana erantziaz
izkuntza garbira
Biotz doaiak ere
agertu badirat
Dauden alderdira
jar gaitzan begira
Gero iztegira,
Ikusi argira
Nun naiko euskal itzak
datoz arira
-8-
Zergaitik geio gabe
samingarri dana
ezin eraman ori
prantzesan gana
dalako Bidasoaz
auztikan dagona
Emendik deitutzean
etortzen zaiguna
Au da dakiguna
dala euskalduna
barneko lagura
Izkuntza kuttuna
erritarrak bezela
mintzatzen duna
-9-
Euskera aspaldian
ain dago lotua
erri bakoitza bere
kera oitua
Gure tarren lur ori
naiz egon gertua
alkarrekin txit urri
degu itz tratua
ezin ulertua
daukagu sortua
Baratz loretua
sasi biurtua
Donostian eman du
bere frutua
-10-
Len zegoen tokian
txapela gelditu
ainbeste aizerekin
ezta aidatu
gogor eutsi ezkeroz
ezin ba egatu
zarrena ta onena
bera da gertatu
Nai danak aditu
guztiok alaitu
gu, egiņak gaitu
berezkua baitu
Maņuel orrek badu
naiko meritu
-11-
Maņuel oraindikan
etzaituzte autsi
aldan arte guztian
zuk orri eutsi
al bada lengo iruri
beste bat erantzi
dadukazuna ain errez
etzazu erantzi
Naiz milla erauntsi
bazaitzu iritxi
guztiok irentsi
Biotzez onetsi
sasoi daukazu ta ez
nolanai etsi
-12-
Biotza jartzen dezu
samur da zabala
kopetailluneko
gizon apala
pozez ase beterik
danak beriala
Jainkoak urte askoz
gorde zaitzala
osasuna, dala
eta sariz, ala
ondo zabiltzala
zera serbitzala
Guztion premizko da
zure itzala
|