Chori chikiyak
Lerchundi Echeverria, C.
Allegatutzen geran bezela
iñoz kalian pasatzen
nola Churruka ala Bergara
erozein lada gertatzen
ezpaloyian juaterakuan
mancha churi bat agertzen
ta zer ote dan gora begira
baldin bagara gelditzen
ikusitzen da chori kabiya
eta choriyak kantatzen.
Modu orretan balkoi azpiyan
dibujo tallak koskakiñ
ezkutu artan kabiya egiten
lasto me loita guatakiñ
nola gordian dauden ezdira
buztitzek eudi jasakiñ
eche barrenen bizi diranak
beti beren errentakiñ
eta kabiko chori chikiyak
libre orlako trabekiñ
Josta moduan ikusten dira
bat bestiari segika
ega biziyan gora ta bera
chio ta pirripipika
bere luma belch eta churiyak
mokuakiñ igortzika
eta bestiak diruritela
umien gisa antzika
danen artian moldatzen dute
azke erako musika.
Choricho polik deferentiak
azaltzen dira ugari
ori orrrela dala ezdegu
galdetu biar iñori
atenziyua jarriyaz beti
kanariyo karnabari
boza fiñian errepikatzen
flautiña dala diruri
ta bragaruak ezdu ikasi
kayol chikiyan kantari.
Asko chokatzen dirade chori
chikiyoyen kontuakiñ
umiak egin gañera azi
balkoyen estalpiakiñ
mendiyan arbol gañetan eta
emen eche paretakiñ
señoriten bat pazatzen bada
chapelia loriakiñ
agiyan zikindu lezateke
goiko klera churiyakiñ.
Ori orrela pasata ere
ez naiz egiten arritu
zergatik orain kontatuko det
beiñ zitzaitana gertatu
bakar bakarrik plaza zarrera
nintzanian allegatu
chapela garbi eraman eta
zikiña zuen bueltatu
eta eztakit zein bragaro zan
zirana ala bueltatu.
Eche polita egiten dute
buztiñ eta lastuakiñ
izpirik ere jalaztu gabe
igeltzero ta argiñakiñ
ume chikiyak ipintzen dira
aldamenian amakiñ
gero berotzen dira gaishuak
alkarren asmaziakiñ
ori da beti gertatzen dana
burrioi bragaruakiñ.
Euskaraz zera bragarua ta
erderaz berriz golondrina ,
ume chikiyak manejatzeko
chori apropoz egiña
pareta chuluetako berri
badakiyela jakiña
euli elchuak garbitutzeko
izugarrizko makina
chiki ayetan eskojitzen du
beti albadu aundina.
Segi zazute chori maitiak
beti bezala kantatzen
egaa biziyan ume chikiyak
bezel bezela jostatzen
orain da beti libre zerate
ezdezute kargik artzen
baña chit gauza chiki batian
zuek dezute faltatzen
adierazi gabe goitikan
bera churiña botatzen.
Batzuek onla aritzen gera
tintakin izkribitutzen
beste batzuek ezkribitua
guztora irakurritzen
batzuek orla bestiak ala
dute denbora pasatzen
Baserritarran letu nai bada
bost zentimo da kostatzen
chorichikiyak orren kontentu
nola diraden bizitzen