Izugarrizko gaxotasuna
Albizu, Guillermo
-1-
Izugarrizko gaxotasuna
arindu ondorenian,
oraindikan aul xamar nagola
asi baņo len lanian;
ainbat luzatu diran oporraz
asperturik egonian,
ta pozik nere anken gaņian
zutik jartzen naizenian,
irakurtzeko zerbaiten billa
Juan nintzaden zuzenian.
-2-
Gustatutzen zait iņoren itzei
arretaz begiratzia,
orregatikan ain det gogozko
liburuk irakurtzia.
Esana aiziak eramaten du;
betiko da idatzia,
atsegiņa da batzun adimen
sakondua ausnartzia,
Andoni, auxe eskatzen dizut:
diotana on artzia.
-3-
Kale ertzeko kantoi bat kristal
garbi, apalak dituna,
ezin ukatu aurren pausuak
bertara eman nituna.
Begi pozgarri bat antxe zegon
itz eder auek zituna:
"ARRATEKO AMAREN ALTZOTIK"
euskera garbi, kuttuna!
toles gabe ta apain zabiltza,
utzi dezu lo astuna!
-4-
Maite diraden bikote batek
txakurra artuz lagun gixa,
irudia dun liburutxoai
dario zeruko intza.
Euskaldun askon zalantzak dira
gaur mendia eta eiza,
paraje onen ixpillu berriz
arbolarekin eiza,
egilleari esan lezaio
egizko euskal apaiza.
-5-
Irrati bidez len zabaldua
Oiartzabal'dar Andoni'k
agertu digun itzaldi sorta
irakurri det ondo nik.
Aitortu bear ezertxo gaizki
eztagola an dagonik,
erdiko euskera gozoa dauka
ikutu gabe be-goinik,
Orretxek bai en egingo dula
iņork balezake onik.
-6-
Abendutikan ekiten dio
itz aurre baten ondoren,
lurreko gauzei begira zertan
ainbat itxutzen geraden.
Eztitan ito nai ezpadegu
zeru trena artu baņo len.
amets zoroak utzi bearra
dadukagula lenbait'len,
doaizko jantziz prestatutzeko
Jesus nola baidatorren.
-7-
Guztiz alaitu gaitezen danok
astean beingo igandean,
biotzeratzen diran arantzak
edukitzeko mendean.
Zori garriz zenbat alditan
emen ibilitzen gean;
errenditutzen baldin bagera
Jaungo'koaren legean,
berak jarriko gaitu geronek
nai baņo era obean.
-8-
Ortik aurrera jakin nai dunak
liburua irakurriz,
askoz obeto ikusiko du
bakoitzak norbere begiz.
Asieratikan azkoneraņo
ain dago betea egiz;
Euskalerriak iraun dagian
antziņako oitura garbiz,
Arrate'ko Amak guziok lotu
gaitzala maite lokarriz.
-9-
Ezta amaren losintx txikiņak
xamurtzen eztun biotzik
sortu ninduna juan zan eta
argatik nabil ni otzik.
Eguzkirikan gabeko lurra
beti ospel da laiotzik,
alaiz ta guztiz jakin biegu
ez gaudezela billutsik...
beko biziak mingotz asko du
gora begiratu ezik.
-10-
Zeņen gogotsu entzungo ditun
sinismendunen artean,
euskerazko otoitz ta errezoak
biotzetik egitean.
Birjin Maria zai egongo da
aingeru danen tartean,
deitzen dunari esku emateko
zeruetako atean,
tokirik bada nik ere sartu
nai nuke egunen batean.
-11-
Jesukristo'ren ordezkariak
goi eskubidez beteak,
errespetozko sotan beltzakin
ainbeste urte boteak.
Lenak utzita bide berriak
artzen ai diran gazteak;
enau arritzen gaur apaiz jaunak
galtza txurikin jazteak,
baņa, bai, pena emango likit
bati euskera azteak.
-12-
Batikano'ko azken batzarrak
frutu onak eman ditzan,
seigarren Paulo Aita Santuak
zer dion kristau bizitzan:
Espirituaz ornitu ziran
Apostolu aien gixan,
zintzo ta gartsu jarra nai dunak
Eleiz Amaren laguntzan
onena dala itz egitea
ERRIEI BEREN IZKUNTZAN!!