Gizon jakitun buruargi bat
Albizu, Guillermo
1
Gizon jakitun buruargi bat
inguratu da nigana,
Lagun zar gera, ta kontu berrik
ekartzera datorrena.
Izkuntza danen gaņetik lenen
euskera maite duena,
On Antonio Labaien, bera,
izen deiturak dituna,
Garbiak asko ikusi ditut
baņa ori da iztuna!
2
Aurrena ikasi gendun izkuntza
nola dijoan galdutzen,
An eta emen laguntzalleak
asi dira azaldutzen.
Oietako bat jesuita da;
bertso guziak bildutzen,
Eta bertako gertakizunak
liburuetan azaltzen,
Aita Zabala ondo dakigu
zer lan zailletan zabiltzen.
3
Oraindik eun bat urte inguru
bizi ziran ,euskaldunak,
Jarri zituzten bertso paperak
asko dira-ta, aiņ onak!
Itz neurtu gutxiz ezin ditezke
azaldu danen izenak;
Onen artean txit bereziak
ba-dira batzuk izanak...
Orain eztago olakorikan
aiek ziraden gizonak!
4
Esan didate tolosatar bat
aipatu al banezake,
Bere rritar geradenontzat
txit poz aundia litzake.
Liburutxo bat ŦGaltzaundiŧ izenez
deritzaiona nakarte,
Ta dauzkan bertso oien egille
dala Ramos Azkarate,
Orotarri bat berai jartzea
aurten erabaki dute.
5
Bere bertsoei ikusten zaie
daukaten bizitasuna,
Gai guzieri billatzen zien
bear zuten erantzuna.
Naiz izan iņauteriak edo
kezketan maitetasuna;
Emengo seme ausarditsuak
goratzen ditu urrena,
Animak bideratzea egin
Zuen lanik ederrena.
6
Bizi bearran lokarri ortan
guziok gaude loturik,
Bakoitzak bere ogibideai
jarraitzera bearturik.
Orregatikan iņork eztezan
batere izan tristurik,
ŦGaltzaundirekinŧ alaitu zitun
Tolosa'ko iņauterik,
Ainbeste arte, ta oik kantatzeko
ezta galdutzen oiturik.
7
Aiņ aundia nik ikusitzen det
on Ramos aren itzala,
Esan nioten bere gorantzak
jartzeko diņ ez nintzala.
Irurogei ta bat urte dira
martxuan, ura il zala,
Konbertituta adierazten du
karlista jatorra zala,
Euskalerriak olako seme
asko ekarri ditzala!
8
Doai ugariz apaindua zan
zure biotzan jazkera
Danen gaņetik maitatzen zendun
jaioterriko izkera.
Udara agor gau izartsuan
loreak intza bezela,
zenbat itz ezti ibili zendun!
gu ezertxo ere ez gera...
Zein ederra zan garai artako
Tolosatarren euskera!
9
Bigarrenian, agertzen zera
zeure barrengo kezkakin,
Argitu nai ziņulako
orduko zenbait ez jakin.
Aurrena alako maite miņetan,
ta pelotari neskakin,
Urrena berriz azpeitiarrak
zuen santuzko pestakin,
Unamuno're astindu zendun
San Inazio'n martxakin!
10
Mundu aurrean sona aundiko
ainbat euskaldun izanik.
Aipatzeakin ezterizkiot
gaizkirik egin zendunik.
Bertso oietxek bai sakon, goxo;
eztaukate berazunik,
Iņork eskeiņi baldin badizu
zeretzat bear dezunik,
Goikoen mallan zu jarritzeko
gaurtikan eskatzen det nik.
11
Eta azkenik liburu ortako
bertso bilduma lanari,
Bukaera ola ipiņia du
erakusteko danori.
Pake onean obe dalako
gorroto gabe alkarri,
jesukristo'ren gurutz-bidea
itz neurtutan zuna jarri,
Zapateroan ordez obispo
bat izan zala dirudi.
12
Euskera aurrera, gero fueroak,
Tolosa ta probintzia,
Lau gauz oietan jarria zeukan
bere sentimen guzia.
Bertako seme askorentzat or
ba-dago zer ikasia,
Izkuntza xamur, berdingabe au
zenbatek daukan utzia...
Birau zikiņez Itzundurikan
Ama euskeran jantzia.