Gipuzko'ko erritxo
Albizu, Gillermo
-1-
Gipuzko'ko erritxo
Zizurkill onetan,
Pedro Mari jaio zan
Errekalde ortan.
Bere omen egunez
iritxi naiz bertan;
biotza pozez eta
begiak malkotan,
oinbesterik eztitut
ikusi askotan.
-2-
Zizurkill adi zazu
nere aitormena,
au ez esateakin
izango nun pena,
Itz gutxirekin ezin
nik agertu dena,
baņa bai biotzetik
zein dedan naiena,
bertsoak jarri zitun
bertsolariena.
-3-
Gauza bat zebilkizun
buru-biotzetan,
beti sort-erriakin
ziņan ametsetan.
Urritzen baizijoan
euskera itzetan,
emengo baso, zelai,
mendi ta arkaitzetan,
zure bearra ba-zan
bere ekaitzetan.
-4-
Bertsoak jarri ziņun
gozo ta miņakin,
biozkadak jaulkiaz
zentzuz, mingaņakin.
Ezin ixildurikan
zeure samiņakin;
urez beste aldeko
erresmiņakin,
irrikitzen baizeunden
etorri eziņakin.
-5-
Zenbat altxa zenduen
gure izkuntza zarra,
euskaldun danok ortan
ba-daukagu zorra.
Zer egin bear degun
ba-dakigu sobra,
zuk aurretikan bixtan
jarri iguzu obra,
zure izenik gero
ezin leike borra.
-6-
Biotza zendukazun
beti su eta gar,
argatikan ainbeste
bertso zenduen jar.
Guri animaraņo
egin zaizkigu sar;
miaturikan danak,
nola berri ta zar,
oiekin bestek ezin
egin lezake par.
-7-
Daukaten mami goxo
ta beren joskera,
ikusita gu nola
poztuko ez gera?
Ondo begiratuta
doaitsua zera,
artutako gaietan
ai, ori izkera!
zuk bai egitan maite
zendula euskera.
-8-
Iņor izandu bada
maitatu duanik,
zuk baņo geiago ez,
esango nuke nik.
Ain urrutitaraņo
emendikan junik,
bera aipatu gabe
etzenduan onik,
gabak ere zuretzat
etzuten illunik.
-9-
Berdin sinisten zendun
begik itxia-re,
orren uste onakin
gaur ain gutxi daude.
Euskerarik etzala
galduko iņola-re,
sarritan esana zu,
ziņetan alare,
zerutarra dalako
du ainbat ondare.
-10-
Auxen da zoritxarra
etorri zaiguna,
atzerritarrez bete
Euskalerri dana.
Ikasiko-balute
guk mintza deguna,
lurralde au izango
litzake ederrena,
euskerak orixe du
gauzik bearrena.
-11-
Egilleak etzigun
bizi lurrik neurtu,
kanpotar danak ondo
beaitugu artu.
Maitasuna eskeņi,
eta ez zigortu;
alde egitera iņor
ez leike beartu,
gu bezela euskaldun
nai duna biurtu.
-12-
Bertako asko daude
mintzo au aztuta,
aidean nola ibili
egoak moztuta?
Arnasa jun ezkeroz
ez leike piztu-ta,
iltzen utzi duanak
ardurik eztu-ta,
orretxengatik dago
Ama zapuztuta.
|