inprimatu
Euskaldun anaiez
Izenburua:
Euskaldun anaiez
Sinadura:
Lekuona, Michel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lekuona, Michel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1410.zk.
Orrialdea:
5

Euskaldun anaiez

 

Lekuona, Michel

 

 1

 

 Ameztoi Makearra, zu hoin «penatua»

 Arrangura daukuzu hemen agertua

 Euskal anaiendako egin ostatua

 Etsenplu tzarra zautzu, ezin onartua.

 

 2

 

 Nago zure baitarik ote ziren ari

 Ala bertze norbeiten marro aintzindari

 Ez naike ixil egon piltzar bat iduri

 Ikusiz zure tua euskaldungoari.

 

 3

 

 «Estranjera» daukazu euskaldun anaia

 Herriz-herri dabilan bake-gudaria

 Libertatea galdez egin eskaria

 Noiz izan da bekatu edo tzarkeria.

 

 4

 

 Herriko gizon gisa ez mintza bakarka

 Herrian baitzirezte zurekin hameka

 Zuk segurik ez duzu zeren espantuka

 Azken ttottoa duzu, ta hura erdizka.

 

 5

 

 Euskaldun anaieri ateak hestea

 Herri-gizon batentzat zer egitatea

 Zuk egin behar hura nihauk egitea

 Ez daukat desohore, bai karitatea.

 

 6

 

 Urte-saria baitut errana pagatzen

 Ez duzu izartzerik hemen nor den sartzen

 Bakotxaren etxea dut errespetatzen

 Errespetu bera dut ordainez galdatzen.

 

 7

 

 Apez etxe hunetan sartu da gudari

 Azken gerla denboran gauaz iheslari

 Len hori ez zitaken gustatzen deneri

 Gero bai ohoreak egin lanen sari.

 

 8

 

 Orduan on zen lana orai ez bekatu

 Euskal-Herriak badu kopeta goratu.

 Bere seme guziek behar zerbitzatu

 Ez egon bazterretik mutur edo mutu.

 

 9

 

 Ama Euskal-Herria dago zauriturik

 Bere semek baitute ukatzen lehenik

 Odolaren mintzoa herrian itorik

 Badugu ikasteko Xalbadorren ganik

 

 10

 

 Orroit zirea nola joan den azaroan

 Urepelen izanik lau lagun otoan

 Xalbadorren amenez euskal su beroan

 Nere bizi guziko sartu zait gogoan.

 

 11

 

 Euskaldunen artean zer egun goxoa

 Han bildurik baitzagon Euskadi osoa

 Han euskal odolaren adi zen mintzoa

 Geroztik zorigaitzez aurtengo martxoa.

 

 12

 

 Suminduz erranari ez diot kasurik

 Euskaldungoa ez dut hortaz ukatzerik

 In ahal eginen dut nik nere aldetik

 Euskal-Herria nahiz azkar eta zutik.

 

 13

 

 Egiazko estranjer hemen badabila

 Beretzen dituztela lur eta etxola

 Makeako gazteak kanpo doazila

 Hori dut nere «paria», hortaz dut axola.

 

 14

 

 Diru poxi baten truk salduz bere Ama

 Ber denboran ukatuz euskaldun arima

 Hola ez da goratzen euskaldunen fama

 Batzun galdukeriak hobirat derama.

 

 15

 

 Zorionez ez dire denak holakoak

 Badira ere onak, odol berokoak

 Euskaddun some zintzo bihotz haundikoak

 Hemen izan direnak ziren holakoak.

 

 16

 

 Erran beharrak erran dezagun burura

 Zuk nahi duzunean biak joanen gira

 Horion agurtzera Donosti aldera

 Euskadiren bihotza jotzen entzutera.

 

 17

 

 Buruzagitza ez da bakarrik ohore

 Berekin uztarritzat badu eginbide

 Euskaldun agertzeko ez egon herabe

 Denak zintzoki joka berexgorik gabe.


inprimatu