Euskera mingañean eta biotzean
Albizu, Gillermo
1
Mintzaira eztitsua
zu nola baizeran
dedan ezagueran,
jartzera nua begiz
nai zaitunak eran.
Aita ta amari ikasi
genion izkeran,
ara argazkia ere
ikusteko eran,
jendeak jakin dezan
nolakoak geran.
2
Bertsoak bialduaz
«Zeruko Argira»,
ain leku garbira,
«Basarri'n» Bordatxoak
daukan atarira.
Oitura auen berri
zabalduz lurbira
abiatu diranak
gu gauden errira,
izkuntz onen jakitun
egin bear dira.
3
Bururatu zan zerbait
egiten astia
auxe det ustia,
nik dakidan apurra
itz bitan ustia.
Dana bukatzerako
jungo da astia;
beste zenbaitek aña
baneuka astia,
esango nuke zer dan
emengo nastia.
4
Jaiak artuz udaran
datoz lanetatik
ixkin danetatik,
zuriak eta beltzak;
diradenetatik!
Au diot asteroko
eder onetatik
eztegu atera bear
geren onetatik,
gaurko batzuk bezela
beren gonetatik.
5
Asi naizen lanari
bear diot eldu
nola ez ugaldu?
ainbeste atzerritar
baldin bada eldu.
Naiz aurten babarrunen,
erdirik ez eldu;
onez datorrenikan
zertako bialdu?
Euskalerriak orain
izena «Babel» du.
6
Danak iritxi nairik
gaindiko torrera
txukun, dotorera,
arritzekoa onuntz
dagon etorrera.
Beti ezerik zauden
erri jatorrera,
bildu nai dun guztia
Kantauritarrera,
euskaldun biurtzeko
azkar betor era.
7
Ingurumai ontara
agertzen diranak
asko edo geienak,
beste edozein bezela
izan leizke onak.
Bere izkera ibiltzia
ala nai duenak,
lendik erabakia
dauka goiko Jaunak,
geurerik eztezagun
galdu euskaldunak.
8
Samingarri latzena
bailitzake ori
bailitzake ori,
etorri bear duna
ezpagabiltz argi.
Ziurrik lur au degu
izkuntzen sor-kabi,
Babiloni'ko kondai
zarraren irudi
gertatu zan arren mintz
ber bera dirudi.
9
Gure aurreko aien
kabi autatua
zaitut maitatua,
zenbat amets-egillek
zeran aitatua!
Pizti asko gelditzen
zaizu kokatua;
asi baño lenago
norbere kantua,
eduki bear luke
nun dagon kontua.
10
Aidekoak librerik
nai badute bizi
zertan galerazi?
beren jardun miñian
ala adierazi.
Egin izan digute
ainbat gauz berezi,
kukuaren otsa da
guztien nagusi,
Euskalerri'n euskerak
bear zun lenbizi.
11
Garairen batean, bai,
ala zan izango,
nork eztu esango?
aurrera ikasia da
guretzat lenengo.
Iñork eztu orretan
aurkarik egingo,
danok batu gaitezen
orko ta emengo,
Amari ez al diogu
poz ori emango?
12
Euskera kanpoan da
euskera etxean
arnas bakoitzean,
euskerarekin mintza
begik zabaltzean.
Berdin dio lanean
edo otoitzean,
euskal mezak entzunaz
ele zaratzean,
euskera mingañean
eta biotzean.
|