Oi Betlehen!
M. Lekuona
(A. Jose Antonio'rena bezela)
(Coment. in Luc. II; 6-16.)
Impleti sunt dies.
"Oi Betlehen!
etorri da zure garaia,
Oi Betlehen!
Claritas Dei...
Ongi bait-du distiratzen
zugandik eldu dan argiak,
bete ditu bazter guztiak,
Oi Betlehen!
Oi Betlehen!".
Et timuerunt...
Au gauzaren izugarria,
gaur zuregan ikusten deguna,
egun biurtua gau illuna,
Oi Betlehen!
Oi Betlehen!
Gaudium magnum...
Berri on bat adierazten
bordaz borda dabil aingerua:
"Gaur jaio da aurtxo Jaungoikua"
Oi Betlehen!
Oi Betlehen!
Hoc vobis signum...
Orra nola ikusko duzuten:
Zapi txuritan Amak bildua
ta bei askan etzaunik, gaxua,
Oi Betlehen!
Oi Betlehen!
Multitudo millitiae coelistis...
"Goian aintza, pakea emen!"
kanta-kantari aingeru-taldeak
poztu ditu artzai eta artaldeak,
Oi Betlehen!
Oi Betlehen!
Transeamus in Betlehem...
Guazen Betlen'a danok guazen,
Jesus, Jose ta Maria'gana,
eskeintzera arkumetxo bana,
Oi Betlehen!
Oi Betlehen!
Et invenerunt...
Lore-xorta bat bezelaxen
troxatan dana bil-bil egiņa
Ai! nolako aurtxo atsegiņa!
Oi Betlehen!
Oi Betlehen!
Resolutio.
Gu ere bai, joan gaitezen
artzaitxo pixkor oiekin batera,
geron biotza pozez eskeintzera;
Oi Betlehen!
Oi Betlehen!
Petitio.
Eskeiņi au egitearren,
Jesus, gaur emen bildu geranok
zeruan artu gaitzazu danok;
Oi Betlehen!
Oi Betlehen!
Oi Betlehen!
etorri da zure garaia,
Oi Betlehen!".