Bi andereņo daude erri ontan
Albizu, Gillermo
1
Bi andereņo daude erri ontan
diruditenak izar bi,
aiek berendu nai dituztenak
ibili ditezke argi.
Jabe diranen ustekoentzat
eztet esan nai geiegi,
bietatikan politen orrek
maite naula ba-dirudi.
2
Arbol berean sortuak dira
kabi batean bi aizpa,
iņola al bada asarretzerik
ez nuke naiko baezpa.
Bietatik bat oso xuabe
asia daukat galdezka...
Orrek neretzat bear du izan
gero mudatutzen ezpa.
3
Aingeru baten arpegia du,
soņa txuxen da liraņa,
Iztun, goxoa, begiz argia,
eta ibiliz ariņa.
Danen artean politena zu;
nolaz zerade egiņa?
politak asko dirade baņa
zu guzien erregiņa.
4
ŦPolitena zu zera neretzatŧ,
esaten diot nik bati,
bestea geio mintzatzen dala
ezin kendu det buruti.
Begiratuan antz eman diot
berak ez esanagati,
biok bakarrik gauden garaian
ezin da joan ondoti.
5
Iņoiz biekin egon izan naiz,
itz batzuk egin parrezka,
nai al diotan, batek esan dit;
nik erantzuna baiezka.
Zeru urdin orren azpian zure
berdiņekorikan ezta,
bate mutilla dana zurekin
maite-beratzen errez da.
6
Uste ez gendula begira alkarri
gendun beagian erdia,
nere irudia nini barrenen
ikusi nion gordia.
Berari esanaz baņa, maitea,
nola diteke ordia?
nere biotzak oraindik ba-du
zuretzat toki obia.
7
Ixilik egon zaite, mesedez,
etzazu esan oinbeste,
poz aundigiak ondo samiņak
ekarri izan dituzte.
Nere biotza bi aizpatxoak
zeon esku daukazute,
besterik ezta nai dizutenik
zuek merezi ainbeste.
8
Baten itzekin eta bestean
begiratuan indarrez,
biotz guzia kixkaltzen daukat
maitasunaren su-garrez.
Bolkan aundi bat balitz bezela,
gaia daukan arte errez
zuek zerate itzaltzeko din
eta besterik iņor ez.
9
Batera eta bestera dabill
olatuaren moduan;
arnasa duen arte nai luke
maite dunaren onduan.
Eskuarekin estutuz nabill
iņolaz ezin zainduan,
kolpe bakoitez adierazten du
bere kuttuna zein duan.
10
Biak maite ta, nai eta nai ez,
batekin izan bearra,
poza ta miņak begiatara
ekartzen naute negarra.
Gurutz-arpegi egin dezagun
zeņentzat izan sagarra,
andik aurrera laztandutzeko
nere izartxo bakarra.
11
Zuengatikan aitzera onak
entzuna nintzan lendikan,
inguru ontan etzeguela
ola saltzen zun dendikan.
Jende geiegi etorri eztedin
eztet jartzen izenikan,
malla ortako neskatxentzako
ezta palta gizonikan.
12
Itxi-ideki, ezta gelditzen
alde bateko atia,
mutill askori gustatzen zaio
aren ondotik jutia.
Barrena askotan ikusitzen da
erostunekin betia,
duten guzia emango lukie,
alakoxiak baitia!
13
Eskua azkar erasten zaio
usai gozoko mendari,
atia askok ola billatzen
diote zuen dendari.
Urrutitikan asita onuntz
galdezka datoz: nun da ori?
galai gaztiak baite zalantzan
nai dutenak or zaindari.
14
Bear eztanik zuen kaltetan
nere ustez eztet jarri,
Guzia jolasketa bat zala
danok ba-dakigu ori.
Aurrera ere len bezelaxe
abegi ona alkarri,
nere laguntza bear dezuten
guzien lasai etorri.