inprimatu
Kopla berriak (Agur Herriko jende noblia)
Izenburua:
Kopla berriak (Agur Herriko jende noblia)
Sinadura:
Lekuona, Andoni (Matxiyo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lekuona, Andoni

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
-1
Orrialdea:
60-61

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Kopla berriak (Agur Herriko jende noblia [Has.])

 

Lekuona, Andoni

 

 Agur Herriko jende noblia

 gure Sanistebanetan.

 Zorion eta osasun ona

 bezate beren etxetan.

 

 1.

 

 Pozikan gatoz auzo-berritik,

 pozik gure Sorterrira.

 Pentsatuz han bilduko gerala

 bihotzak lasaitzen dira.

 

 2.

 

 Aurtengoan ospatutzen dugu

 Euskaltzaindiko eguna.

 Herritar bar onartu bait dute

 euskal lanetan laguna.

 

 3.

 

 Osabak markatua utzi du

 zer egin gure Herrian.

 Juan Marik txanda gogoz hartu du

 sarturik Euskaltzaindian.

 

 4.

 

 Euskal lanetan gure Herriak

 eman du zenbait landare.

 Izendapen hau izan dedila

 Oiartzun-entzat ohore.

 

 5.

 

 Euskaltzaindia eta Herria,

 jokatuz biok batera.

 Era horretan salbatuko da

 hain maite dugun Euskera.

 


inprimatu