Arkume mutu pintto
Albizu, Guillermo
1
Arkume mutur pintto
anka beltxekoa,
Ille kixkur txuridun
adar motxekoa.
Animali txiki bat
gure etxekoa,
Jale purrukatua,
ezpa gutxikoa...
Askorik eztet bete
arkiņ poltxikoa.
2
Sabela berdintzean
bertantxe etzana,
Nagikeriz askotan
altxatzen etzana.
Ixilla ta lotia,
umill da otxana,
Berari begiraka
gozatzen nintzana,
Azi alan igesten
asi zitzaidana.
3
Izardian furioz
bi ardi erosi,
Beste azuritxo bat
nioten erantsi.
Eta bien esneak
ari eranazi,
Bazka aukeran jarriz
pentsuakin nasi,
Artalde bat osatzen
ola nintzan asi.
4
Barruti txikiak du
iņorena gertu,
Eta ezin diteke
bestenera sartu.
Lotuaz, etsi arte,
bear zuen urtu;
nere buruan auxe
bat batetan sortu...
Ama biak etxean
eukitzea lortu.
5
Auek dirade berak
zeuzkan alderdiak,
Esnez osatzen zuten
ugaz ama biak.
Beretzat inguruko
landare berriak;
Gaņez gain, puntaz punta,
nasten belardiak,
Ankapean zapalduz
zer zilipurdiak!
6
Gazterikan egin zan
kutizien jabe,
Ezin egonaz auzo
sallera jun gabe.
Bertan naikoa zula
urrutira alde...
Jarri baņo lenago
danekin asarre,
Pentsatu nun saltzea
nula askoz obe.
7
Aragiz ornitu zan
atze, gain da magal,
Ondo betea zegon
saiets eta egal.
Arrunt borobildua,
luze ainbat zabal;
Guziz jan zitekean
ezur, mami ta azal,
Baņa erostun onik
etzitzaidan azal.
8
Bi artzai gustaturik,
Santos eta Patxi,
Berea eskeintzera
etziran iritxi.
Aren gura ziranak
bertan berriz gutxi,
Geiago ikusi gabe
nik nolatan etsi?
Edozeņen eskutan
ez nuan nai utzi
9
Gertatu naiz suertez
ezagun batekiņ,
Beti ondo konponduk
giņan alkarrekiņ.
Galdetu zidan ia
zer nuen nerekiņ?
Bere opizioa
nola dan arakiņ,
Bereala tratua
egin nun arekiņ.
10
Ekarri nun sokatik
artuta kalera,
Pixatzera eramanik
baskula batera.
Zertxo egin lezaken
ildakon galera,
Memoriz kontuk azkar
nituen atera,
Emezortzitik sein bat,
gutxi gorabera.
11
Kulpa geiago gabe
gaxoa iltzera,
Kutxillu zorrotzakiņ
zegonan etxera.
Ia eraman nuen
damututa atzera,
Pena sartu zitzaidan
nere biotzera,
Argatik ez nintzan jun
bere eriotzera.
12
Odola kendu zion,
ta gero larrutu,
Nik alde egiņarekin
asko etzan larritu.
Orain gibel arraiez
eztaiak ba-ditu;
sego ta barrunbeak
zearo garbitu...
Ojala ezpanintza
iņora abitu!
13
Urrengo egunean
bera abixatzera,
Jun nedilla zer pixu
zun ikusitzera.
Diximulu ederrean
ziria sartzera,
Santu papera egiņaz
Judas'en antzera...
Orrela bazabiltza
zu laister an zera.
14
Etzekien bizirik
pixatu nuenik,
Ta gaur artzairik iņor
lotan eztagonik.
Sei kilo eta seireun
garbian emanik,
Emezortzi zanantzat
gutxi pentsatzen nik,
Nererikan eztetu
berriz jaten lanik.
|