inprimatu
Basa-ahateak
Izenburua:
Basa-ahateak
Sinadura:
Lekukoa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lekukoa

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
548.zk.
Orrialdea:
4

Basa ahateak

 

Lekukoa

 

 1

 

 Elhurra egin dauku mendien kaskoan

 Negu-marka churia gure lur-chokoan;

 Ihiztari guziak, arma bizkarrean,

 Nun zer hilen daukuten dabiltza kanpoan.

 

 2

 

 Hetan ezagutzen dut esneketari bat;

 Gizon erne, abila, zarmanta orobat

 Esnea utz lezake bost debruetarat,

 Ihizin kurritzeko bas-ahatetarat...

 

 3

 

 Hain chuchen ibili da ur-hegiz ur-hegi,

 Botak lohian gaindi, luzatuz bi begi:

 Zerzela bat agertu, bainan urrunegi;

 Hats-hanturik eman da chori horren segi.

 

 4

 

 Bichtatik galdu-eta, etsitzera zoan;

 Bainan zerdu ikusten hantchet urrunean!

 Hiru basa-ahate, hiruak multzoan

 Banba, hiruak hil tu ukaldi batean!

 

 5

 

 - Hau duk afari-geia; eza Kose-Mari?

 - Ba, bainan kasu, othoi, ahaten kastari!

 Ustez basak zirela, Jaun Esneketari!

 Tiro egin deiezu etche-ahateri!

 

 6

 

 Basa-fama izpi bat badauka Bidarrik.

 Ez sinets behin-ere etsaien gezurrik.

 Ahatetan beretan, jakizu nitarik,

 Badela herri huntan basetaz besterik.


inprimatu