Arbolak eta euskera
Albizu, Guillermo
-1-
Jose Artetxe, zure itzak nik
gogoz ditut irakurtzen,
nere biotzen sartzen dan zerbait
beti dezulako jartzen.
Oraingoan ARBOLAK,
kixkalduta odolak
Asi zaizkit irakiten,
Aldi ontako mendi soillketak
ez baidit onik egiten.
-2-
Gaur amabost zuk agertu zendun
oso idaz lan txukuna,
zure luma orri ixurtzen zaio
gaiņezka Maitetasuna.
Zintzilika iltzetan
bere azken itzetan
da, erakutsi ziguna,
Zeru lurreko jabe ta Jaunak
zuk askotan diozuna.
-3-
Ari danean ikusi dezu
altxarik gora besoak,
aizkora artuta mutill bikaiņ bat
botatzen gure basoak.
Ark jarri zaitu penaz
berak egin dun lanaz
moztutzen enbor osoak,
Begira ez daude oiek ipiņtzen
jardundako gurasoak!
-4-
Indarra dunak sarritan ditu
laiņezan egon eziņak,
aize arroan antzeko baztar
guzik puskatzeko griņak.
Kontu dunak egoki
bear ditu eduki
zuaitz txiki ta aundiņak
Nagusitza dun agintariak,
ezerik dauden guziņak.
-5-
Nola naitan ezin diteke
edozeiņi baimendu, ta
bakarran onak iņoiz, askoren
kaltea ekartzen duta
Bota naiduen zura
markatutako ura
baņo egitan zinduta
Basoak berak luke mesere
era orretan zainduta.
-6-
Dirua dunak irixten ditu
nai ditun eskubideak
derizkiona eginda libre
ardurarikan gabeak
Aundi bezela txiki
arruntean ebaki
nola baiditun bereak
Ola altziran euskal erriko
garai bateko legeak?
-7-
Bidasoaren unuzkoaidi
ego aldetik agintzen
orregatikan aridirade
lur ok landarez arintzen
Zarrak ia bukatu
berririk ezaldatu
piņu ori izan ezen
Antxiņan ziran bertako oiturak
zertako ez gorde zuzen?
-8-
Zenbait aitona zarrengandikan
egiņ izan det aditu
garai batean bat bota zunak
bi bear zitula sartu
Jartzen zuten segira
geroari begira
orra arretaz jokatu
Gaur ere zergatikan ez zazpi
aldeak berdiņ osatu?
-9-
Batasunaren bear gerala
askok diote itzero
nik ikusten det gu alkarrekiņ
gaudela geroz ta atzero.
batabesteai aituz
guztiok alkar artuz
zerbait liteke espero
Zure biotzan kolpean otsak
Madrill'dik entzun ezkero.
-10-
Iparragirre sonatuaren
kantarik aberatsena
nere iritziz jarri zunetan
Gernikako Arbolarena
oroitu utsarekiņ
an dagon aitzarekiņ
alaitutzen da barrena
Baņo pentsatzen asi gaitezen
zer dan bere ondorena.
-11-
Orain ogeita amar bat urte
egin nai ziguten apur
zaiņak moztuta eraman naian
bazan makiņabat lapur
Ala ere ezkilla
egon bedi ixilla
bestela bizkarra egur
Ez ote gera geldituko aurki
ez aritz eta ez ezkur?
-12-
Artetxe zuri eskerrak ara
bertso berriak atera
zorioneko erri miņ onek
bildutzen gaitu batera
Sagar da intxaurpean
txiki nintzan artean
au, ikasi nun izkera
Ordura ezkeroz maiteak ditut
ARBOLAK ETA EUSKERA.