inprimatu
Afrikanoaren leloa
Izenburua:
Afrikanoaren leloa
Sinadura:
Lehengoa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lehengoa

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
358.zk.
Orrialdea:
4

Afrikanoaren leloa

 

Lehengoa

 

 1

 

 Iguzki saminaren erresuman,

 Airea chuko, lurra kiskaildurik...

 Erhauts ithogarri batek harturik,

 Behar duguia azken hatsa eman?

 

 2

 

 Nun dira Pirenetako mendichka

 Bizkar ferde, artaldez betheak? 

 Nun dira pentzen erdian bakarka

 Dagotzin etche eskualdun maiteak?

 

 3

 

 Zerua hemen argi eta su da:

 Ederrra dela nork uka dezake?

 Hantchet, aldiz, dena hedoi, dena khe;

 Pariseko zeruari ez beha!

 

 4

 

 Oi Eskual-herriko zeru eztiak

 Zoin polliki distiratzen duen!

 Ez derauzkigu, ez, harek begiak

 Neholaz erreko, ez goibelduren!

 

 5

 

 Leihor idorrek bihotzak idortzen:

 Odol irakinak herra hazten du...

 Beltz-churiek, krichtau, pagano, judu,

 Moroek hain guti elgar maitatzen.

 

 6

 

 Nun dugu Sort-herriko gocho hura?

 Mintzaire chahar, ohidura chahar,

 Sineste chahar horiek, nun dira?

 Ez dituguia berriz miretsi behar?

 

 7

 

 Afrikan gauden Eskualdun guziak,

 Bil gaiten karstuki elgarretara!

 kanta dezagun, gauden alegera!

 Lur hunek, ez gaitu arrunt heziak.

 

 8

 

 Ez eta sekulan ere heziko!...

 Ezen, itsasua ur-hustu artean,

 Ez dugu aiten odola salduko.

 Ez bizian, ez arabez hiltzean!


inprimatu