Koktelaren kondaira
Lazcano, Jose Antonio
-1-
Bertso berritan aitatu
egin nainukela,
edari bat modakua
sortua dutela,
an Ipar-Amerikan
du izena koktela,
baņan nik sagardoa
naiago detela.
-2-
Berreun bat urte koktela
dutela sortua,
erri txiki batian
ikasi kontua,
ostalari bat an zan
oso famatua,
saiatuko naiz agertzen
oni gertatua.
-3-
Alaba ta oillar bat
zituen etxian,
zein baņo, zein ederrago
askon iritxian,
irrintzika egaztia
egun argitzian,
ta alaba soiņu jotzen
alai bizi-zian.
-4-
Goiz batez konturatu
egin zan jabea,
bere tokin etzegola
oillar dotorea,
ez ote-zan azalduko
egazti berea,
bildurturik jarri zan
nagusi trebea.
-5-
Bi edo iru egunetan
billatzen zan sala,
gure ostalaria
etzegon lasaia,
miatu zun etxia
ta alboko zelaia,
baiņan etzan ageri
egazti alaia.
-6-
Azkenian aspertuta
zegon ain nastua,
auzoa bildu zun ta
agindu prestua,
"oillarra arkintzendunai
ezker onaskua,
saritzat emango diot
alaben eskua".
-7-
Illabete igaro ta
eguna iritxi,
gazte bat azaldu zan
oillarra ta guzi,
eta nagusiari
bera erakutsi,
sari ederra egiņik
onela irabazi.
-8-
Poztu ta ostalaria
egerkera onekin,
pentsatu zun ospatzea
erri guziakin,
izan zan jaialdia
umorearekin,
serbituak etxeko
edari-onenakin.
-9-
Serbitu zun alabak
al zuen bezela,
Wiski, Brandi ta abar
nostu zitun bela,
agertu zan zumua
etzan ez motela,
oillar isats koloreko
lenengo koktela.
-10-
Irakurle oar batekin
nai nuke bukatu,
koktel batera, ez gero
iņor konbidatu,
gure Euskal Errian
beti gogoratu,
bazkari bat egiten da
geio estimatu.
|