inprimatu
Sort-herria gogoan
Izenburua:
Sort-herria gogoan
Sinadura:
Laxague, Beņat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Laxague, Beņat

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2003.zk.
Orrialdea:
7

Sort-herria gogoan

 

Laxague, Beņat

 

 1

 

 Besta buru batzutan bainaiz ni kantari

 Ideiak onak ditut bainan nekez ari

 Aire pollit bateau agur munduari

 Galdeiten dut grazia zeruko Jaunari.

 

 2

 

 Juntatzen girenean xahar eta gazte

 Sala baten barnean gizon et'emazte

 Kantuen ikasteko behar zonbait aste

 Arribatuko ginen ez bainuen uste.

 

 3

 

 Gorputza xuxen eta buruan boneta

 Segitu dut nik untsa kantatzeko nota

 Bihotza alegera amodioz kanta

 Moldatu baiginuen kantu bat xarmanta.

 

 4

 

 Eguberriko mezan baitugu kantatzen

 Jendea heldu baita eliza betetzen

 Igande xinplenetan ez zauku gertatzen

 Borta sur jalgietan nehor ez kokatzen.

 

 5

 

 Jende frango dabila oraiko bidetan

 Partituak han nunbait, guti elizetan

 Har dezagun denbora bederen artetan

 Otoitz bat egiteko Jaunaren oinetan.

 

 6

 

 Mundu zabal guzian jendeak bizitzen

 Egun oroz baitira haur ttipiak sortzen

 Jadanik ainitz urte, sortu naiz Buztintzen

 Sort-leku maiteari ardura orhoitzen.

 

 7

 

 Handitu nintzelarik, hamar bat urtetan

 Jatsurat juaiten nintzen artzeko pilotan

 Zonbait aldiz segurik lekua'egin ukan

 Handi batzuk erranik "allez foutez le camp".

 

 8

 

 Orhoitzen naizelarik ttipiko urratsez

 Nola ahantz dezaket Jatsuko San Frantses

 Ikusteko zeruan biek egun batez

 Galdegin dut grazia nik zure bitartez.

 

 9

 

 Eztut behar ahantzi hor gazte lagunak

 Bakar batzu badina Jaunak eremanak

 Segitu badituzte Jaunaren erranak

 Dohatsu baitirade heikien arimak.

 

 10

 

 Bertze ainitz baitira bizitzen Garazin

 Gazte ziren oraino ni partitu aintzin

 Familiatu ziren nik bainuen jakin

 Nere pentsamenduak ardura heiekin.

 

 11

 

 Ohartu gabe baitzaut pasatu eguna

 Garde da iguzkia, fitexko iluna

 Ez dut behar ahantzi jateko orena

 Kattalin beha dago, ner'espos laguna.

 

 12

 

 Bertsu hauk egiteko bainuen buruan

 Lan arte gehixago badela neguan

 Elur eta ixtila delarik kanpoan

 Airoski kantatzeko supazter xokoan.


inprimatu