inprimatu
Jolasian
Izenburua:
Jolasian
Sinadura:
Latierro, Luis
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Latierro, Luis

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
160.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jolasian

 

Latierro, L.

 

 Nekazariyak mutill berdiņak

 denbora pasa nayian,

 irichi dira sagardoteira

 Mendiolako birian;

 geicho eranda berdostudira

 ishiri dira mayian,

 non asi diran indar kontuban

 etzan falta mingaņian.

 

 Batek onela diyo seriyo

 Ąnik jaso ditut aidian,

 esku batekiņ lareun libra

 nola nagüen mayian;

 ez det gezurrik jaunak ezan nai

 testigu dira kalian,

 Joshe gezur ta Antonio mientez

 bizi diranak kayian.

 

 Bigarren mutill gazte bikaņa

 zere bait ezan nayian,

 alchaturikan bero besuak

 jarrida mayen gaņian;

 esanaz jaunak gaurdira urtiak

 Ergobiko tren birian,

 Perro karrilla setorren piskor

 basiduriyen aidian.

 

 Emakume bat pasako suben

 jarri ez panits aurrian,

 elduta bertan geratu nuben

 bai arren sori onian;

 esku batekiņ Perro karrilla

 gaņera berriz golpian,

 aber au seņek egiten duben

 arkitutzean aurrian.

 

 Irugarrenak zerbait ezan nai

 bere lagunen aurrian,

 pentzatudu ishiri astia

 bi lagunak mai gaņian,

 sartuda buruz mayen azpira

 eta artudu aidian,

 leyotik bera or botaditu

 maya ta biyak batian;

 esanaz gesurrak kontatzera

 etorri urrengo jayian,

 gaurkuan neriak baliyo dik

 orra ezan jolasian.

 


inprimatu