Katarroa
Lasarte, Manuel
Bertsuak kantatzeko
badet korajia,
txarren-txarrena daukat
barrengo ajia,
katarro zikin batek
betiko lajia;
nabarmendua dago
nere pelajia.
Len altutik egiten
nuan nik orrua,
zu laguntzalle txarra
zaitut, katarrua;
ia usteldua dirazu
biriken barrua,
azkenik zuk kenduko
dirazu larrua.
Juan dan aspaldian
zeuk nai aņa burla
ongi dakizu neri
egin dirazula;
orain lau urte utzi
zidazun eztula,
geroztik nerekin da
juan nai ez dula.
Katarrua dalako
indarrak galduta,
petxu-aldea daukat
erabat aulduta;
Zer egiten du neri
ori ustelduta?
Itoko nuke bera
lepotik elduta!
Katarrua, etzera
kristauen graziko,
begi onez etzaitu
iņork ikusiko;
makinatxo bat jarri
dituzu tisiko,
ondaturikan beren
denbora guziko.
Orain egonagatik
mediku abillik,
katarro zarrak eztu
sosegu trankilik;
ordu erdi bat ezin
igaro ixillik,
malkua galanki ta
mukiak txintxillik.
Atzo're, katarrua,
zurekin burruka
gau guzia pasa det
asi eta buka;
eguna sukaldean
indarka eztulka;
zuk jarri nazu ola,
ez da nere kulpa.
Errukirik gabeko
prenda zera zerez,
gaitza geientsuetan
ala oi da berez;
auxe eskatzen dizut,
besterik ezer ez:
pixkat bizitzen utzi
zaidazu mesedez!
Katarrua, zuk artu
ninduzun mendian,
lengo nere indarrak
ez dakit nun dian;
egunez argitan da
gauez illunpian
au da musika-otsa
nere barrunpian!
Aspaldian zu ta ni
borrokan,gabiltza,
nola artu nai dezun
nere nagusitza;
neri bukatzen bazait
munduko bizitza,
zu ere ilko zera,
alperrik zabiltza!
|