Inoiz herri hontara
Lasarte
Inoiz herri hontara
etortzen geranez
Zegamak hartzen gaitu
borondate onez.
Gaur ere hala dabil
itxurak diranez
ta bera agurtzea
eskerrak emanez
egokia litzake
nik uste dudanez
Zerbait esan nahi nuke
eta al dakit zer
nere bihotz gaixoak
pozez egin du ler
zuek emanik hainbat
erregali eder
ordainez eskeintzeko
ez daukat ezer
barkatu ta guztia-
gatik mila esker.
Benekien Zegama
herri ona zela
betsolariak asko
maite ginuzela
jaialdi hauek nola
eratu bestela.
Gaur ere kezka bat det
askotan bezela
lagunekin zorretan
gelditzen naizela.
Zegama galdetzera
nator zuregana
maitasun hau zergatik
dezun neragana.
Egun zoragarri bat
didazu emana
bizi naizen artean
aztuko etzaidana
AGUR anai arrebak
ta AGUR Zegama
|