Gaur erregaliz jantzi nauteta
Lasarte
I
Gaur erregaliz jantzi nauteta
pozik arkitzen naiz ziņez.
Nik onenbeste merezi nunik
nago siņistu eziņez,
baiņa leitzarrak gaur denak egin
dute borondate fiņez.
Kezka bat daukat, zuekin zorrak
nola ordaindu jakin ez.
II
Nere irudi bat ere or jarri
dute erriko kalean.
Ongille denak eskertu naian
nabil iņundik alean.
Esan nezake jaio nintzan lur
bedeinkatu, zabalean
bularra artzen ari naizela
gaur amaren magalean.
III
Ez nuen uste garai batean
mailla ontan ibiltzia,
erri batean nere izena
ain aundi erabiltzia.
Nik naiko nuke bizi naizela
zuekin sarri biltzia.
Ta eriotza datorrenean
gorroto gabe iltzia.
IV
Zailla da bertsoz adierazten
sentitzen dedan poz dana.
Bakarrik ez da bein ere bizi
senide asko dauzkana.
Agur entzule maitagarriak
ta agur Leitza laztana,
Orion dezu zeure seme bat
zutaz aztuko ez dana.