"Franki"
Lasarte
-1-
Hirurogeita hamabost urte
gizaldiak emeretzi,
negua igaro degu gainera
martxoak bait ditu gaur bi;
Frankiren penak Frankiren pozak
bertso pobretan kantari:
Oroimenean gorde zaitzala
Lasarte Leitzak zu beti.
-2-
Frankiko bordan jaio omen zen
Plazaola ondoan hazi,
goitik behera Orioraiņo
Leizaran bezela jetxi;
sortzen ikusi zindun herriak
gaur agintzen dizu garbi
oroimenean gordeko zaitu
Lasarte Leitzak zu beti.
-3-
Herririk herri hor ibilli da
Manuel Lasarte kantari,
jaioterria ez dio ukatu
horrek sekulan inori;
eta Leitzako ama herriak
gogoan hartzen badaki
Oroimenean gordeka zaitu
Lasarte Leitzak zu beti,
-4-
Haizek eraman izanen ditu
bertso bikainak ugari,
Leitzari bota zenizkionak
ez dira ahaztuko noski,
hemendik urte eta urtetan
eta gizaldiz gizaldi,
oroimenean gordeko zaitu
Lasarte Leitzak zu beti.
-5-
Erreka bera ur diferentez
hornitutakoa izaki
gaur hemen bildu garen leitzarrok
ez gaituzu ezagun aski;
baina gazteok ere dakigu
non sortua dugun Franki
Oroimenean gordetzen zaitu
Lasarte Leitzak zu beti.
-6-
Harri ederrak eta kaxkarrak
paretaren osagarri,
momentu onak eta makalak
dagozkio bizitzari;
Lasartek ere ozpin tragoak
zer dasta duen badaki,
baina alai nahi zaitu ikusi
Lasarte Leitzak zu beti.
-7-
Maitasun kanta alai ta triste
eta lagunari ziri,
lanaren neke eta samiņak
eta euskerari eutsi;
horra ba zertan ibilli zaigun
herritarra bertsolari
eta bertsotan gogora zaitu
Lasarte Leitzak zu beti
-8-
Amorrainak ez dirade asetzen
urez sekuletan aurki,
Leitzako herriak hauxe eskatzen
dizu berritikan zuri:
bertso eder bat bota zazula
zeure jaioterriari,
ta oroimenean gordeko zaitu
Lasarte Leitzak zu beti.
-9-
Bertsotarako ahalmenikan
nik iņolaz ez izaki,
lapitzez egin beharra daukat
saiaturikan ugari;
plazarako ni gauza ez izanik
zinta ezkututik naiz ari
oroimenean izan zaitzala
Lasarte Leitzak zu beti.