Amaika bertso len-e ba dira
Lasarte
Amaika bertso len-e ba dira
Lasartengandikan Junak,
Da oraingua ez dira izango
Nere iritziz txukunak.
Ba dakizute guk dauzkagula
Ain eginkizun astunak;
Gizatasunik ez du izaten
Kontzientzirik ez dunak.
Beti ez degu oso xamurra
Gaiak ondo eramaten,
Baiņo al dana egin bearra
Onelako txoko baten.
Anai-arrebak, iņola ere ezin
Aspertu naike esaten,
Nai dun guziak ez baitu emen
Gizatasunik izaten.
Karga aundiak artuta dauzkat;
Au da ezin eramana,
Baiņo siņistu gizatasunak
Ortaraxe naramana.
Ba dakizute lenengo zein zan
Emen gizon egin zana:
Biotz barrengo Jesus maitea,
Txit kurutzean il zana.