inprimatu
Bakearen urtea
Izenburua:
Bakearen urtea
Sinadura:
Larzabal, Pierre (Haritzgain)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larzabal, Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
596.zk.
Orrialdea:
4

Bakearen urtea

 

Larzabal, Pierre (Haritzgain)

 

 1

 

 Bakearen urtxoa, oi urtxo eztia,

 Hegalez kurri zazu lur zabal guzia.

 Kontsola gerla-pean dagoken jendia,

 Hilen haur, ait'et'amak, eta emaztia,

 Kolpatua herrestan dabilan trixtia,

 Presoner dohakabe, hilik den bizia

 Errozute deneri:

 

 Jende gaixoak,

 Ez beha gau beltzari,

 Bainan bai izarreri!

 Bakea dela zueri!

 

 2

 

 Bakearen urtxoa, jarraik bideari,

 Zure lili eztia eskainiz orori.

 Mintza zaite ezinik dagon eriari;

 Bihotza bero zozu xahar hoztuari;

 Esperantza emozu kezkan den amari,

 Bere latza ken-ozu hilen ezkilari,

 Errozute deneri:

 

 Jende gaixoak,

 Ez beha gau beltzari,

 Bainan bai izarreri!

 Bakea dela zueri!

 

 3

 

 Bakearen urtxoa, hemen zaite geldi

 Lur hau da sakratua, deitzen da Euzkadi.

 Zorte txar batez joak girare aspaldi,

 Denak anaiak-eta, bizi bi alderdi.

 Gerla da berrikitan pasa hemen gaindi ;

 Eskualduner urtxoa, othoi, mintza bedi!

 Errozute deneri:

 

 Oi Eskualdunak,

 Ez beha gau beltzari,

 Bainan bai izarreri!

 Bakea dela zueri!

 


inprimatu