Oraiko andreak (koplak)
Baigurako artzaina
1
Debalde zaukunean, ez dezagun salha,
Mihiak horrengatik dira berdin alha.
Ichilik banindagO hobe nuke hala.
Bainan ezin egona lotzen zaut gisala.
2
Moda berri zaiote andreri gustatzen,
Bertzerik othe dute hoin zinez maithatzen?
Odolean duguna zauku jarraikitzen.
Arbolak bethi nunbait itzal du egiten.
3
Betrelak, bizkarrean khurutze eginik,
Botoindatzen dituzte tink gerruntzetarik.
Horren pensatzailea dadukat bada nik
Mari-muthiko dela; ez da hor bertzerik.
4
Lehenago zaiolak gintuen ekhartzen,
Amaren besoetan gineno ibiltzen.
Oraiko egunean hori da ikhusten.
Chathar usatua ere zauku gogoratzen.
5
Besoen gordetzea zaukun erakutsi
Amatto maite batek, gintueno hazi,
Orai erditaraino dituzte buluzi
Burhasoen aldetik, hori zauku gaitzi.
6
Deusen eskasik ez da buruk'orrazetan,
Gradoz grado han tutzu, beren lekhuetan.
Erhi puntez dituzte kokatzen artetan.
Esku arinik bada gibel aitzinetan.
7
Zaia zakhu zorro hoik, zoin diren itsusi,
Erdian largo eta bi burutan hertsi!
Nungo emakumeak behar du onhetsi,
Bidean ibiltzeko, egin dezan jauzi?
8
Gure Jainko maitea, hau da trichtezia!
Nola dugun ahantzi ohiko bizia!
Oraiko demboretan, nun da chinplezia?
Bizkarraren gainean da dote guzia.
9
Chokho batean bada norbait aspaldiko,
Soinekoak baititu moda chaharreko.
Gaztek nahi balute etsenplu holako.
Moltsan izanen dut diru ezkontzeko.