inprimatu
Larresoroko eritegitik
Izenburua:
Larresoroko eritegitik
Sinadura:
Larresoro-ko aize-ephailia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larresoro-ko aize-ephailia

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
762.zk.
Orrialdea:
4

Larresoroko eritegitik

 

Larresoro-ko aize ephailia

 

 1

 

 Nola osto flakoak utzirik arbola

 Chiberutik jautsi naiz Laphurdi behera:

 Utzirik xoko maite, leku alagera

 Eritegi batian hemen naiz emana.

 

 2

 

 Jauregi ederretan leihoak handirik:

 Hiru ehun bat dira, oro kundaturik:

 Zonbat kanbera, sala, mota denetarik!

 Obra eder bezela, hau ez da azkenik.

 

 3

 

 Hiru-hogoi urteak doazkit gainera;

 Gaitzarendako arauz adinik ez baita:

 Hiltze hun bat jin dadin enetzat hein untsa!

 Jesusek eginen du iduri zakona.

 

 4

 

 Erlek unguru hanitch ez die sobera.

 Eriek sendagaillu mediku abila,

 Jaun handi uhurezko jakintsun bipila:

 Zer dudan jakin gabe ni hiltzera noa.

 

 5

 

 -Irriskua urrun da uste gabez kanpo!

 Guk erranak ditutzu; xuxen segituko:

 Egin ahal guzia dugu konplituko

 Eta zu urte gabe ontsa sendatuko!

 

 6

 

 Urtu zaizkit indarrak, jun patientzia:

 Urtiaren epea zoin luze... begira!

 Hebenko eli baten haiduru malurra!

 Zeluko Ama, ni naiz denen eguzaita!

 

 7

 

 Bortu goretan eijer elhur-manta xuri!

 Gure artatzaileak hori bezain garbi:

 Egiazki bihotzez horik dira ari:

 Haur ororek ez dute holako amarik!

 

 8

 

 Artzain hunak maitatzen bere artaldia.

 Garbitasun egile ta zerbitxariak

 Omore hunez beti horik ari dira;

 Haukin irri batentzat guziak badira.

 

 9

 

 Janhari-egilea, zu ontsa emanik

 Zure eskutik ez da gauza hunik baizik.

 Ez banaiz hor gelditzen erhi-puntak janik,

 Gasna karriko dautzut Orhiko bortutik.

 

 10

 

 Ene miseriazko lagum maitiak oro,

 Gauden pazient eta esperantxa bero!

 Bixkor gaiten zaharrak, ta gazteak sendo,

 Zeluko Jaunda dugu denek othoiztuko.

 

 11

 

 Etcheverry Charrita, Elissiry Ainharbe,

 Irigaray Alzku, Bruno ta Rousnac Maule,

 Onaity Lakarriko, Murkhillat Barkoche,

 Hunat Chiberokorik jin gira askiche!

 

 12

 

 Lege zaharrak dio «detchima zor handi»:

 Agurrik hoberena Jaun omonierari.

 Fededun gisan gaude zure othoitzari.

 Eman gaitzatzu beti bide xuxenari!


inprimatu