inprimatu
Estaing jaun kontearen laudoriak
Izenburua:
Estaing jaun kontearen laudoriak
Sinadura:
Larregi, J. Bernard
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larregi, J. Bernard

Argitalpena:
Euskalerriaren alde.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
Orrialdea:
93-95

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Estaing jaun kontearen laudoriak

 

Larregi, J.

 

 Gure solasak baitez d'Estaing jaun konteaz

 Eskadren aintzaindari parerik gabeaz;

 Erresuma guzian bedi aipatua,

 Ez bedi gutienik gutaz laudatua.

 

 Zuk gerla-gizonetan, ¡o d'Estaing noblea!

 Daramazu, segur da, zuzenki lorea;

 Etorkiz zare jausten puruenetarik

 Frantzian diren etxe zaarrenetarik.

 

 Maiz zure arbasoak dire seinalatu

 Franziako koroa dute sustengatu.

 Zenbat ere odolak baitzaitzu goratzen,

 Zure biotzak zaitu obeki bistatzen.

 

 Bearrik zaituela Luis'ek autatu

 Aintzindaritasunaz, jauna, fagoratu.

 ¿Zer ez du irabazi zutaz kondatzeaz

 Bere intres miñenak zuri fidatzeaz.

 

 ¿Zenbat angles untze duzun eskuratu,

 Eman tiroka, sutan ere ondoratu?

 Kar andirekin zare urez gudukatzen,

 Franzes bandera duzu oorez betetzen.

 

 Itxasoan bezala zare legorrean

 Supean seinalatzen premia denean;

 Guzietan guzia zare guzizkoa

 ¡Oi! ¿Nun kausi bertze bat zu bezalakoa?

 

 Gure bazter urrunak tutzu indarztatu,

 Etsayen eskuetarik ongi begiratu;

 Ez da ortan guzia; konkesta berriyak

 Egin izan dituzu progotxugarriyak.

 

 Granada duzu artu gabaren minean,

 Zeroni zirelarik tropen aintzinean;

 Zu bear aal zinen ola agertzeko

 Anbat alimurekin artaz agertzeko.

 

 Ez uzteko Granada Franzesi artzerat,

 Biron da leiyatu aren laguntzerat.

 Angles suar uni ¿zer zayo gertatu?

 Bereak arturik da iges abiatu.

 

 Bironek eman dio usain granadari;

 Ausirik ez dio eman frutu orri

 Karatxegia zayo naski iduritu,

 Ala eztia baitu d'Estaignek aurkitu.

 

 Anglesak dituzu ikaran sartuak

 Ikusteaz franzesak ortaz nausituak.

 Itxasoko errege zioten zirela;

 Egun ikas bezate mintzatzen bertzela.

 

 Gerlata untaz dire minki oroituko,

 Bere isla maiteak dituzte galduko;

 Angleterraz beraz ez duk iardesten

 Franzesak, Españolak, an badire jausten.

 

 ¡O d'Estaing! Erresuma izan da tristatu

 Entzunik zintuztela bi tiroz kolpatu.

 Orai zu sendatzeak gaitu konsolatzen,

 Fagore untaz dugu zerua laudatzen.

 

 Zure bearra badu, oraino Franziak.

 Ni gida mintzo dire franzes on guziak,

 De profundis'en orde gure elizetan,

 Te Deum da erranen leku guzietan.

 

 Nazione superra etxai mutiria,

 Ez duk zeren kantatzen aurten biktoria;

 Franziako erregek au eskolatuko,

 Eskola-saria duk ongi pagatuko.

 


inprimatu