inprimatu
Nere nahigabea
Izenburua:
Nere nahigabea
Sinadura:
Larrea, Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larrea, Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
294.zk.
Orrialdea:
4

Nere nahigabea

 

Larrea, Pierre

 

 1

 

 Ez da nere nigarrez, nehor urrikaldu,

 Nere gazte demboran, ama nuen galdu,

 Jainko jaunari zaio, marraska hau heldu:

 Zendako duzu bada, zure ganat bildu?

 

 2

 

 Ama baten galtzea, malhurrik hitsena;

 Doa bethi handituz, orai nere pena,

 Ez zaio soleiturik, onokuan jina,

 Urrikaltzeko baita, kasu hortan dena...

 

 3

 

 Ama nere lohan zait, bizirik agertu,

 Haren ikusteaz naiz, ichtant bat gozatu,

 Bainan amets gochoa denean airatu,

 Egia trichtea dut bethi han kausitu.

 

 4

 

 Asko denbora badu, nizela bakarrik,

 Atseginen erdian goiz arrats trichterik.

 Othoitz eta laneko gostua galdurik,

 Ez baitaut nehork eman kontsolamendurik,

 

 5

 

 Nori ditut erranen orai nere penak?

 Norek kontsalatuko nere bihotzminak?

 Urus izan nizeno nintuen lagunak,

 Malurus naizenian, dire joaiten denak.

 

 6

 

 Uste nuen nik ere segur ahanztea

 Aski denborarekin gaitz horren kaltea...

 Oi zer ustekeria! zer mundu trichtea!

 Nola dut ahantziren ner ama maitea?

 

 7

 

 Mundu hitsa, neretzat ez duk atseginik,

 Bizirik egoitea balio duenik;

 Hortako hut utziren in gabe fazoinik...

 Agian hil ondoan baduk zerbait onik!

 

 8

 

 Ethor hakiat laster, Heriotze hitsa!

 Yauna, barka zadazu nere bizi hutsa!

 Erregin zerukoa, har ner' azken hatsa,

 Oi balitz onhetsia, nik egin ametsa!


inprimatu